O no será-Edo ez da izango: Edo ez da izango | Apirilaren 26tik haratago, bolleron ikusgarritasuna egunero
BALA taldearen aurkezpenaren arira Bilboko Sare Lesbianista, MDMA eta 7menos20 taldearekin hizketan egon gara ikusgarritasun lesbikoaren inguruan
Lesbianon ikusgarritasuna baxua egon bada edo egon ez bada, ez da existitu ez garelako, baizik eta patriarkatuari interesatu ez zaiolako izan da, emakume askeak interesatu ez zaizkion bezala. Safotik gaur egun arte ugariak izan dira lesbiana ezagunak. Monique Witting, Sheila Jefreeis, Alison Bechdel, Gloria Zaldua, etab. luze bat. Bizipen desberdinetakoak, teoria askotakoak eta lesbianismo identitate anitzakoak. Bollerak, lesbianak, emakumeak, emakumeak ez direnak, feminismoan emakumeak sujetu politiko bezala ezbaian jarri dutenak, arraza eta klase ugarikoak, egoera sozio politiko desberdinetakoak, baina mendez mende, herriz herri aldaketak egin dituztenak. hain dira sakonak planteatutako eztabaidak, hain dira sakonak planteatutako aldaketak, ze jende gehienari erosoagoa iruditzen zaio beste alde batera begiratzea, dena aldatzeko nahia azalduz baina ezer ez aldatu ez dadin, pribilegioak gaur egun dauden bezala mantendu daitezen.
Ez duzue ikusgarriak izatea nahi, beste alde batera begiratzea errezagoa delako, baina ez esan zerbait aldatu nahi duzuela, gure ikusgarritasuna ekiditzen saiatzen zareten bitartean.
Hau dela eta gaur honi buruz hitzegin dugu, lesbianon ikusgarritasunari buruz, Apirilak 6. BALA taldearen aurkezpenaren manifestua, Sare Lesbianista, MDMA eta 7menos20 taldeak izan ditugu gurekin.
-
O no será-Edo ez da izango: Edo ez da izango | Apirilaren 26tik haratago, bolleron ikusgarritasuna egunero??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!