A desalambrar: E-8 Herriok askapenean bat egin dezagun!
Hasteko, Munduko Presoak SOS atalean gaur 'Zergatik daude hain preso politiko gutxi Brasilen?' galderari erantzuna ematen saiatuko da Walter jauna. Jarraian, Ekainarek 11, 12 eta 13 Hernanin Askapenak antolatutako jardunaldien hitzaldien aurkezpenarekin jarraituko dugu. 'Bizi elkartasun internazionalista' lelopean bildutako formakuntza saioen artean 'Panafrikanismotik langileon Europara' izenburua daraman hitzaldiaren arduraduna, Leire Azkargorta izango baitugu solaskide. Abestiaren erradiografian Afrikara joko dugu, Boli Kostako Alpha Blondyren 'Sankara' izeneko reggaeaz gozatzeko asmoz. Thomas Sankara, Burkina Fasoko lehendakaria, panafrikanismoaren pentsalaria eta iraultzaile komunista izan zena gogora ekartzeko aitzaki musikatuaz baliatuz. Pasa den maiatzaren 18an Kolonbiara jo nahi izan genuen, baina arazo teknikoak tarteko ezin izan genuen bertako kideak eskeini zuen elkarrizketa behar bezala emititu. Gaur bai ordea, egunotan herri kolonbiarra jasaten ari den errepresio latzaren testigantza eta analisi politikoa eskeintzeko, 'Colombia Juventud Rebelde'-ko kidea den Andres Felipek kolaborazioa eskeiniko digu. Bukatzeko, gaurko Hitzak tartetxoan Roque Dalton, El Salvadorko poeta era iraultzailearen poemak hausnarketa eta ekintzarako parada oparituko digu. Kapitalismoak mina eragiten digulako, paradisua eraikitzear dugulako, aspirina gorri-gorri baten beharrean gaudelako.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!