A desalambrar: E-15 Sor ditzagun 11 Vietnam!
Hasteko, Munduko Presoak SOS atalean gaur Sahararen inguruan arituko da gure lagun Walter. Jarraian, Ekialde hurbilera joango gara Ainhoa Alberdiren eskutik aurreko astean Araba Hizpiden egidako elkarrizketa berreskuratuz. Abestiaren erradiografian Tendencias taldearen Hasta Siempre kantua ekarriko digu Iñakik. Ondoren Kristo fusilarekin liburuaren aurkezpena ekarriko digu Ruben Santxezek asteko kolaborazioan. Eta azkenik, bukatzeko, gaurko Hitzak tartetxoan Ernesto Guevara CHE iraultzailearen urtebetetze eguna aitzakitzat hartuta, bere hitz internazionalista batzuk ekarriko dizkigu Esterrek. Ez dakigu, kristo fusilarekin ikusiko genukeen inoiz, baino ziur CHEk kristo guztia fusilarekin jarriko zuela munduko txoko guztietan. Has dezagun saioa, urte honetako azken gazetarekin Bearen ahots eta Jesusen hitzekin.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!