Hala Bedi > Podcasts > Sozialak > uhintifada > Daniel Lobato: «Kongresuko delegaritzak Israelgo Rafael armagintza enpresara egin duen bisita egitasmo baten barruan kokatzen da, eta Espainia mundu osoan Israelgo gerra produktuak zabaltzeko abiapuntu bilakatzea du helburu»
Uhintifada: Daniel Lobato: «Kongresuko delegaritzak Israelgo Rafael armagintza enpresara egin duen bisita egitasmo baten barruan kokatzen da, eta Espainia mundu osoan Israelgo gerra produktuak zabaltzeko abiapuntu bilakatzea du helburu»
28 otsaila, 2023UhintifadaIruzkinak desaktibatuta daude Daniel Lobato: «Kongresuko delegaritzak Israelgo Rafael armagintza enpresara egin duen bisita egitasmo baten barruan kokatzen da, eta Espainia mundu osoan Israelgo gerra produktuak zabaltzeko abiapuntu bilakatzea du helburu» sarreran
UHINTIFADA 451. Aste honetako atalean gure ohiko kolaboratzaileetako bat izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan, Daniel Lobato, Palestinako eta Ekialde Hurbileko egoeraren azterlaria. Harekin hitz egiteko asmoa iragan urtarrilaren 21ean El Salto egunkarian argitaratu zuen erreportai baten haritik dator. Bertan, Espainiako Kongresuko diputatuen delegaritza batek Israelgo Rafael armagintza enpresara egindako bisita aztertu zuen, izan ere, Defentsa Ministerioa konpainia horrekin milioi askotako kontratua sinatzeko bidean dago. Nolanahi ere, bere jarduerako zati handi bat aktualitateko beste zenbait gai aztertzera ere dedikatu du, hala nola, pasa den astean Israelgo okupazio armadak Zisjordaniako Nablus hirian burutu zuen sarraskia, edo Madrilgo Unibertsitatean Israelgo enbaxadorearen bisitaren aurka antolatu zuten protestaldia. Manifestazio horretan Palestinaren aldeko bi lagun atxilotu zituzten eta Israelgo delegaritzako kide batek pistolaz mehatxatu zituen protestariak.
Aste honetako atalean gure ohiko kolaboratzaileetako bat izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan, Daniel Lobato, Palestinako eta Ekialde Hurbileko egoeraren azterlaria. Harekin hitz egiteko asmoa iragan urtarrilaren 21ean El Salto egunkarian argitaratu zuen erreportai baten haritik dator. Bertan, Espainiako Kongresuko diputatuen delegaritza batek Israelgo Rafael armagintza enpresara egindako bisita aztertu zuen, izan ere, Defentsa Ministerioa konpainia horrekin milioi askotako kontratua sinatzeko bidean dago. Nolanahi ere, bere jarduerako zati handi bat aktualitateko beste zenbait gai aztertzera ere dedikatu du, hala nola, pasa den astean Israelgo okupazio armadak Zisjordaniako Nablus hirian burutu zuen sarraskia, edo Madrilgo Unibertsitatean Israelgo enbaxadorearen bisitaren aurka antolatu zuten protestaldia. Manifestazio horretan Palestinaren aldeko bi lagun atxilotu zituzten eta Israelgo delegaritzako kide batek pistolaz mehatxatu zituen protestariak.
Bere jardunean Lobatok kontatu digu armada sionistak errepresioa areagotu duela azken urteotan, batez ere Zisjordaniako iparraldeko ghettoetan, bertan antolatu baita historikoki okupazioaren aurkako erresistentzia mugimendu armaturik irmoena. Azken garaiotan, bertan sortu dira, hain zuzen ere, gazte antolatuen mugimendu armatu berriak, erresistentziako alderdi tradizionaletatik aparte aritzen direnak, eta okupazio erregimenaren buruhauste bilakatzen ari direnak. Iragan otsailaren 22an, egun argitan, okupazio armadak eraso odoltsu bat burutu zuen hiri horietako batean, Nablusen hain zuzen, eta 11 lagun erail eta ehundik gora zauritu zituen. Gogor kritikatu du Palestinako Agintearen papera, eta okupazio indarrarekin elkarlanean darabilen segurtasun arloko kooperazioa. Haren esanetan Israel larrutik ordaintzen ari da populazio zibilaren kontra burututako eraso hauek, kolokan jartzen ari delako bere nazioarteko irudia, eta ez dagoelako garbiketa-makineriarik krimen horiek zurituko dituenik. Israelgo irudiaren kalte hori iragan otsailaren 8an Bartzelonako Udalak egin zuen iragarpenarekin erlazionatu du. Adierazpen horretan jakinarazi zuten Israelekiko harreman instituzionalak bertan behera utziko dituztela eta Tel Avivekin 1993ko Osloko Akordioen garaietatik duten senidetze hitzarmena ere eten egingo dutela. Kontua da egun horretan bertan, Madrilen, Unibertsitateak Osloko Itun haren iruzurra ospatu egin zuela eta horretarako Israelek Espainian duen enbaxadorea gonbidatu zuela. Palestinarekiko elkartasun mugimenduak protestaldi bat antolatu zuen unibertsitatearen aurrean, eta hainbat ekintzaile barrura sartzen saiatu ere egin ziren, baina debekatu egin zieten. Azkenean, zenbait tirabiraren ondoren, bi lagun atxilotu zituzten. Momentu horretan pertsonaia batek pistola bat atera, kargatu eta bildutakoak apuntatu zituen. Gerora jakin zuten erasotzailea Israelgo delegaritzako agente bat zela, hala ere, poliziak parte hartu ez zuelarik alde egin zuen, bildutakoak suzko arma batez mehatxatuagatik. Lobatok salatu du gertaerak oihartzun handiagoa izan duela nazioarteko prentsako hedabideetan Espainiakoetan baino, eta areago, Espainiako poliziaren kontakizunak erasotuak erasotzaile bilakatu dituela.
Bestalde, Kongresuko delegaritza batek Israelgo Rafael armagintza enpresara egindako bisitaren harira, azaldu du enpresa hori Espainiako Defentsa Ministerioarekin 300 milioko kontratu bat sinatzeko tratuetan dagoela, Spike LR2 misilak ekoizteko, eta besteak beste, misil horiek Gazako populazio zibilaren kontra burututako sarraskietan erabili direla. Nabarmendu du bisita hori baino aste batzuk lehenago NBEan bozketa bat egin zela Nazioarteko Zigor Auzitegiak Palestinako okupazioari buruzko txosten bat egin zezan eta Espainia abstenitu egin zela bozketa horretan. Salatu du delegaritza horren barruan PP eta VOXeko diputatuez gain, PSOEko zenbait ere bazirela, euren ibilbide politikoan giza eskubideen aldeko diskurtsoa baliatzeagatik gora egin duen zenbait, hain zuzen. Azpimarratu du, halaber, Kongresuko delegaritza horrek Rafael armagintza enpresara egin duen bisita egitasmo baten barruan kokatzen dela, egitasmo horrek Espainia mundu osoan Israelgo gerra produktuak zabaltzeko abiapuntu bilakatzea duela helburu, eta produktu horiek populazio zibil palestinarraren kontra gerra errealeko testuinguruan erabili direlako bermearekin saltzen direla mundu osoan.
Uhintifada: Daniel Lobato: «Kongresuko delegaritzak Israelgo Rafael armagintza enpresara egin duen bisita egitasmo baten barruan kokatzen da, eta Espainia mundu osoan Israelgo gerra produktuak zabaltzeko abiapuntu bilakatzea du helburu»
??:??:??
3 00
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatuIrakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.