Hala Bedi > Podcasts > Sozialak > uhintifada > «CAF konpainiak, Elhuyar Fundazioaren urteroko sariak diruz lagunduz, Palestinan burutzen ari den proiektu ilegalaren inguruko erantzunkizuna zuritu egin nahi du, estrategia hori Euskalwashing dela salatu dugu»
Uhintifada: «CAF konpainiak, Elhuyar Fundazioaren urteroko sariak diruz lagunduz, Palestinan burutzen ari den proiektu ilegalaren inguruko erantzunkizuna zuritu egin nahi du, estrategia hori Euskalwashing dela salatu dugu»
24 maiatza, 2023UhintifadaIruzkinak desaktibatuta daude «CAF konpainiak, Elhuyar Fundazioaren urteroko sariak diruz lagunduz, Palestinan burutzen ari den proiektu ilegalaren inguruko erantzunkizuna zuritu egin nahi du, estrategia hori Euskalwashing dela salatu dugu» sarreran
UHINTIFADA 457. Israelgo erregimenak bere irudi publikoa zuritzeko bere propaganda aparatuak baliatzen dituen bezala, haren politika kolonialetan esku hartzea duten nazioarteko eragile eta konpainiek ere zurikeria-kanpainia erakinkorren beharra dute euren etika gutxiko jokaerak ezkutatzeko. CAFen kasuan euskara eta euskal kulturaren inguruko ekimenen sustengua da bere jokabide kriminalaren gaineko arreta desbideratzeko trikimailua; dela Korrikaren kilometro bat diruz lagunduz; dela, azken asteotan bezala, CAF-Elhuyar zientzia sariak sustatuz. Estraegia horri "Euskalwashing" izena eman zaio.
Maiatzaren 15ean 75 urte bete ziren Israelgo estatua alde bakarrez aldarrikatu eta palestinarren hondamendia abian jarri zenetik. Bertakoek Nakba deitzen diote, arabieraz, zorigaiztoko egun horri. Egiari zor, Palestinaren eremuan bizi zen populazioa garbitu eta bertan juduentzako estatu bat ezartzeko proiektua mende erdi bat lehenago hasi zen mamitzen, mugimendu sionistaren sorrerarekin batera, eta zazpi hamarkada geroago garbiketa etniko kanpainia hark bere horretan dirau, hori bai, garai modernoetako eskakizunetara egokituta. Behinola, gudaroste paramilitar sionistek burututako sarraski ankerrek bultzatu zituzten 800.000 palestinarretik gora erbestera. Gaur, metroz metro konkistatutako lur eremu horiei behin betikotasun bermea emateko, Israelgo erregimenak azpiegitura iraunkorrak baliatzen ditu, horien artean Jerusalem Ekialdeko koloniak hirigunearekin lotzen dituen tranbia. Trenbide horren eraikuntzan Beasaingo CAF enpresa dago nahasita eta krimen horretan parte hartu izanak zehar kalte nabarmena ekarri dio mundu mailan bere irudi korporatiboari.
Gauzak horrela, Israelgo erregimenak bere irudi publikoa zuritzeko bere propaganda aparatuak baliatzen dituen bezala, haren politika kolonialetan esku hartzea duten nazioarteko eragile eta konpainiek ere zurikeria-kanpainia erakinkorren beharra dute euren etika gutxiko jokaerak ezkutatzeko. CAFen kasuan euskara eta euskal kulturaren inguruko ekimenen sustengua da bere jokabide kriminalaren gaineko arreta desbideratzeko trikimailua; dela Korrikaren kilometro bat diruz lagunduz; dela, azken asteotan bezala, CAF-Elhuyar zientzia sariak sustatuz. Estraegia horri “Euskalwashing” izena eman zaio.
Azken egunotan BDZ mugimenduak jokaera hori salatu du Euskal Herriko prentsako hainbat hedabidetan argitaratutako artikulu batean. Hori dela eta, mugimendu horretako kide bat gonbidatu dugu Uhintifadako mikrofonootara horren gainean gogoeta egitera. Peiok, BDZ taldeko kideak, azaldu digu saiatu direla Elhuyar fundazioarekin harremanetan jartzen, bere irudiaz CAFen zurikeria-kanpainari laguntza emateari utz diezaion, baina alferrikakoa izan dela. Nolanahi ere, datorren ekainaren 10ean Beasaingo konpainiak akziodunen urteroko batzarra antolatu du eta, urtero bezala, Jerusalemeko proiektu ilegalaren auzia mahaigaineratzen saiatuko dira. Horretarako, protestaldia antolatu dute bilkuraren tokiaren atarian. Espero dute elkarretaratzea jendetsua izatea eta dei egin diete palestinarren giza eskubideekiko kezka duten pertsona guztiei.
Uhintifada: «CAF konpainiak, Elhuyar Fundazioaren urteroko sariak diruz lagunduz, Palestinan burutzen ari den proiektu ilegalaren inguruko erantzunkizuna zuritu egin nahi du, estrategia hori Euskalwashing dela salatu dugu»
??:??:??
3 01
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatuIrakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.