Eh txo!: Barne Guda eta Brigade Loco taldeko kideekin elkarrizketa eta 1980.urtea (berunezko urtea), Zaramaren lehenengo kanta eta “Usurbil” Joxe Martin Sagardia.
Entzun Brigade Loco eta Barne Gudako kideekin egindako elkarrizketa. Eskerrik asko taldekide guztiei Hala Bediko estudioetara hurbiltzeagatik!
Hizki larriz idatzitako kaleko HISTORIA atalean 1980 urtera joangoa gara. Berunezko urte horren kronika musikatua egiten duten bi kanta ekarri dizkigu Landerrek.
-
Eh txo!: Barne Guda eta Brigade Loco taldeko kideekin elkarrizketa eta 1980.urtea (berunezko urtea), Zaramaren lehenengo kanta eta "Usurbil" Joxe Martin Sagardia.??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!