Uhintifada: Axier Lopez: «Gero eta nabarmenagoa da Palestinako belaunaldi berrien aldentzea Aginte Nazionaleko agintaritza ustelarekin, eta hori agerian geratzen ari da erresistentzia talde armatu berrien sorrerarekin»
Uhintifada 440. Azken hilabeteotan Israelgo okupazio armadak modu kezkagarrian areagotu du Zisjordaniako palestinarren aurkako bortizkeria, bereziki Nablus eta Jenin bezalako ghettoetan. Orotara, 5.292 palestinar baino gehiago atxilotu (%14 adingabeak) eta 165etik gora erail dituzte etengabeko sarekadetan urtarriletik hona. Egoera lazgarri horri erantzunez, gainera, ordura arteko erakunde politiko tradizionalekin loturarik gabeko erresistentzia armatuko talde berriak antolatzen hasi dira, iparraldeko ghettoetan batez ere. Egoera nahasi hori aztertzeko Axier Lopez kazetaria izan dugu gonbidatuta Uhintifadako mikrofonootan aste honetako atalean. ARGIA aldizkariko berriemaileak Palestinako azken garaiotako egoera lazgarri horren analisia egin du argitaratu berri duen erreportai batean: "Zer gertatzen ari da Zisjordanian?"
-
Uhintifada: Axier Lopez: «Gero eta nabarmenagoa da Palestinako belaunaldi berrien aldentzea Aginte Nazionaleko agintaritza ustelarekin, eta hori agerian geratzen ari da erresistentzia talde armatu berrien sorrerarekin»??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!