O no será-Edo ez da izango: A30 Greba Feminista Orokorra. Zaintza eskubide kolektiboaren alde.
Azaroaren 30ean Mugimendu feministak deitutako lehenengo greba feminista orokorrerako atzera kontaketa.
Azaroaren 30ean Mugimendu feministak deitutako lehenengo greba feminista orokorrerako atzera kontaketan sartuta gaude jadanik. Euskal Herriko mugimendu feministak hainbat eragile sozial eta sindikalekin batera, lehenengo aldiz Euskal Herrian, greba feminista orokor bat deitu du.
2021etik aurrera, Denon Bizitzak Erdigunean ekimena abiarazi zuten, zaintzen problematika agendaren erdigunean jartzeko helburuarekin eta erantzun kolektibo eta artikulatu bat eraikitzeko asmoz. Dinamika horretan, zaintzarekin harremana duten sektoreen aldarriak eta ikuspuntua jasotzeari berebiziko garrantzia eman nahi izan zaio; maila nazionalean aurkeztu den Herri Akordioa, elkarlanean egindako prozesu horren emaitza izan da.
Sistema kapitalista, heteropatriarkala, koloniala eta arrazista salatzea eta horren aurka egitea da greba orokor honen funtsa. Greba bera prozesutzat ulertu behar da, hausnarketa kolektiborako, elkar ezagutzeko eta saretzeko aukera ematen diguna, azaroaren 30ean ez baita ezer amaitzen, elkarrekin lanean jarraitzea baita helburua.
Zaintza sitemaren inguruan hausnartzeko, irratsaio honetan, Gasteizko mugimendu feminsitak antolatutako mahainguru baten zatitxo batzuk berreskuratu ditugu. Bertan Txefi Roco eta Marina Sagastizabal izan ziren hizlari.
Abestiak:
-No name tiriti: “Grebara goaz!”
-Mc Machete y Ganga DJ, Tremenda Jauría: “Yo por ellas, ellas por mí”.
-
O no será-Edo ez da izango: A30 Greba Feminista Orokorra. Zaintza eskubide kolektiboaren alde.00:59:47
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!