A desalambrar: A-22 Emakumeen aurkako indarkeria Paraguayen
Emakumeon aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunari so, indarkeriak iturri anitz dituelako, gaurkoan Paraguayko estatu terroristak desagerrarazitako neskatilaren kasuaz arituko gara. Horretarako Lichita eta bere senideenganako jazarpena ondo ezagutzen duen Negro Soares 'Convocatoria Segunda Independencia'ko militantea eta abokatu argentinarra elkarrizketatuko dugu. Abestiaren erradiografian, emakumeon aurkako indarkeria imperialista salatzen jarraitzeko, Shadia Mansour rapera palestinarraren abestia izango dugu entzungai; beraiek tankeak dituzte, guk harriak besterik ez. Amaitzeko kolaborazioan gure herrian sionismo israeldarrarekin ematen diren konplizitateak salatu eta Palestinari elkartasuna adieraztera dator gaurkoan Alaitz Amondarain.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!