A desalambrar: A-19 Marichiweu товарищ
Gaurkoan ezinbestean Wallmapun jarri nahi dugu gure arreta, bertan errepresio latza jasaten ari baitira egunotan maputxeak polizia zein militarren eskutik. Txileko presidenteak dekretatutako Salbuespen Egoeraz, azken erasoetaz eta maputxeen borroka eta erresistentziaz hitz egiteko Gabi Basañes Wall Mapu-EH elkarteko kidea izango dugu gurekin. Ondoren wallmapun geratuko gara gaurko abestiaren erradiografian Luanko musikari maputxearen 'Sabor de mi Tierra' izeneko rap-kunbia eskeiniko baitigu Renék. Hamaika aldiz irabaziko dugu! Edo mapunzungun hizkuntzan, Marichiweu! Ondoren, aurtengo hirugarren kolaboratzaile berria aurkeztuko dizuegu. Itsaso Lekuonak bere asmoak argi utziko dizkigu hasieratik eta aurrerantzean internazionalismoa gorpuzten duten emakume erreferenteen izen eta izanak ekarriko dizkigula agindu ere. Herrion arteko elkartasuna osatzen duten ahizpen zerrenda goraipatuz. Bukatzeko, hitzak tartetxoan pasa den azararoaren 7ko Urriko Iraultzaren urtemuga aitzaki Clara Zetkinen berbak eskeintzera gatoz. Munduko lehen estatu proletargoaren jaiotza eta antolakuntzatik bost urte pasa zirela bere ondorio eta oinarrizko ekarpenak mahaigaineratu baitzituen Clarak 1922an.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!