A desalambrar: A-18 Nazio askapen borrokak aurrera!
Datorren ostegunean, Gasteizen izango den liburu aurkezpen batera gonbidatu nahi zaituztegu. Boltxek argitaratutako azken liburu honetan “Manual de militancia dentro y fuera de la cárcel” Saïd Bouamama idazleak George Abdallah Ibrahim militante komunista libanoarraren bizitza eta borroka kontatzen dizkigu. Frantziako kartzeletan denbora gehien daraman preso politiko honi buruzko saiakera fina. Apirilak 20 arratsaldeko 19:00retan Hala Bedi Irratiko alboko lokalean izango da Askapenak antolatuko hitzaldia. Bertan Iñaki Gil de San Vicente izango da hizlarietako bat liburuaren aurrehitzaren egile gisa. Beste hizlaria Al Yudur gazte palestinarren kolektiboko kidea den Taher Ali izango da, gaur gurekin mintzatuko dena. Atzo, apirilak 17 Nazioarteko Preso Politikoen eguna izanik gaurko abestiaren erradiografian Habeas Corpus talde rap-metalero madrildarraren 'Sois ejemplo' abestia eskeini nahi dizuegu. Bukatzeko gaurko kolaborazioan, iraultzaile, pentsalari eta poeta handi baten bizitzaz mintzatuko zaigu René. Ho Chi Minh iraultzaile marxista-leninistak AEB-en inbasioaren aurrean Vietnamgo garaipenaren arduradun nagusietako bat izan zen, paradoxikoki garaipena bera baino lau urte lehenago zendu zen arren.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!