A desalambrar: A 17- Ikasleen Nazioarteko Eguna. Gora ikasle borroka!
Arratsaldeon A desalambrarreko entzule guztioi. Gaurkoan , Azaroaren 17an Ikasleen Nazioarteko Egun honetan, munduan zehar borrokan ari diren zuhaixka gazte guztiak omendu nahi ditugu. Ikasle antolatuak, mundu berri bat erditzeko bidean lanean ari diren borrokalariak dira. Borrokak heziak. Ekin ta ekin dihardute jakintza eta argiaren bila. Lege berriak noizbait erditzeko jokatuz bizia. Hala izan da azken mende erdian mundu guztian zehar. Izan Kuba, Palestina, Txile edo ta Euskal Herrian. Gaurkoan, Palestinara egingo dugu salto bertako ikasleek bizi duten egoeraz mintzatzeko. Horretarako Belen ikaslea izango dugu gurekin. Ondoren, Violeta Parraren “Me gustan los estudiantes” abestia entzungo dugu Mercedes Sosaren ahotsean, Renek musikari buruz prestatu digun kolaborazioan. Ezin genuen hain eredugarri izaten ari den Txileko ikasleria aipatu gabe utzi. Horretarako Valeria Varas, Ertainetako ikasle feministarekin jardungo gara, momentuko egoeraz eta ikasleen aldarrikapenez solasean. Azaroaren 17aren inguruko gogoeta ere ezingo dugu ahaztu. Horretarako Leirek munduan zein Euskal Herrian Ikasle borrokak izan duen garrantzia azpimarratuko digu. Bukatzeko ikasle presoen eta preso dauden ikasleen gogoetak ekarriko ditugu gurera. Hau eta askoz gehiago hurrengo ordu eta erdian Adesalambrar saioan Halabedi irratian. Has gaitezen Beak eta Jesusek prestatutako gazeta internazionalistarekin! Borrokak heziak, iraultza haziak!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!