Anatema: #7 atala: S E X U A S K A P E N B O R R O K A
7. atal honetan sexu askapen borrokari buelta batzuk eman diogu, etxetik hasita mundura. KAOS Ehgameko barne topaketen inguruan aritu gara, Iraqueerle taldeak Holly Lewisen "La politica de todes" liburuaren hausnarketa ekarri digute, azpitestuan "Pride" eta "120 pulsaciones por minuto" filmak aztertu ditugu, Anak fantasia erotikoetarako gonbidapena egin digu eta azkenik, agenda eta eguraldiarekin amaitu dugu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!