Gazte Bulkadak: 5 | Gaztealdia eta ASMR
Gaurko saioan Marta izan dugu musika aukeraketa lanetan. Talde eta doinu benetan interesgarriak entzun ditugunak!
Ondoren, Gaztealdia ekimenean parte hartzen ari den Xabi Karril izan da gurean. Ekimenaren berri eman digu, eta egunotan bizitako esperientzia ere kontatu digu.
Tertuliarako tartea hartu dugu baita, egun oso modan dagoen ASMR-az hitz egiteko. Esperimentu pare bat egiteko lizentzia ere hartu dugu! Gora HalaBediko mikrofonoak!
Kasu! Hemen duzue podkasta!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!