Kasakatxan: 5.08: Oxigenoa euskarari Felipe Uriarterekin, eta Ibai Rico glaziarretan adituarekin
Felipe Uriarte, Oxigenoa euskarari 6000 metrotik gora proiektuari buruz, eta Ibai Rico Juneau Icefield-ari buruz.
Saio honetan, batetik, munduaren gailurrera jo genuen Felipe Uriarte mendizale aditu eta arituaren eskutik
Himalaiako gainetan bizi den Xerpa herria ezagutzera jo genuen. Oxigenoa euskarari 6000 metrotara ere dokumentalaren proiektua ezagutu genuen beronen zuzendari Felipe Uriarteren eskutik. Dokumental honen asmoa Xerpak eta euskaldunak elkartzea izan da, baina zehatzago kontatu zigun Felipek.
Eta bigarren zatian hotzean jarraituko genuen, Alaskako glaziarretan murgildu baikinen Ibai Rico gasteiztarraren eskutik. Bera glaziologoa, eskalatzailea, eta EHUko Geografiako irakaslea da. Juneau Icefieldeko izotz eremuan ikasle eta beste zenbait ikerlari batzuekin batera Juneau Icefiel Research Programaren barruan egindako trabesia luze baten berri eman zigun.
-
Kasakatxan: 5.08: Oxigenoa euskarari Felipe Uriarterekin, eta Ibai Rico glaziarretan adituarekin01:26:45
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!