Kasakatxan: 5.04: Mexikoko Pazifiko kostaldean argazkilari / Madagaskarretik txirrinduan
Argazki kamara eskuan dordoken errutzea Kauldiren eskutik / Malgatxeen herrian Aitor eta Iratxe gasteiztarrekin.
Lau hilabete eman ditu Kauldi Iriondok Mexikon. Hiru hilabete argazki kamera eskuan eta kameratik begira, argazkilaria baita bera. Beka baten laguntza edo aitzakiarekin, Pazifikoko kostan Dortokek nola erruten duten ikusteko aukera izan du, besteak beste, hori izan baita bere egiteko nagusia. Baina, badakigu Mexikok aukera horiek eta gehiago ere eskaintzen dituela, eta herrialdearen hegoaldea ezagutzeko ere probestu du Kauldik.
Ozeano Indikoko uharte zoragarri batetara joango gara, munduko laugarren irla handienera, malgatxeen herrira hain juxtu… Bai, Madagaskarrez ari gara hizketan eta gaurkoan txirrinduaz joango gara bidaiatzera Aitor Fernandez de Ortega eta Iratxe Aiala gasteiztarren eskutik.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!