Uhintifada: 350: “Israel LGTBQ mugimenduarentzako askatasun esparru bezala agertzen da mundu aurrean, helburu propagandistikoekin, bere krimenak zuritzeko”
Aste honetan Al Nakba egunaren 71. urteurrena orioituko dugu. Al Nakba hondamendiaren hasiera izan zen palestinarrentzat, orduantxe aldarrikatu baitzuen mugimendu sionistak Israelgo estatua alde bakarrez eta Palestinako lurren gainean. Estatu juduaren sorrerak 800.000 palestinarren erbestea ekarri zuen, eta garbiketa etnikoko zazpi hamarkadaren abiapuntua izan zen.
Tarte horretan Israelek NBEaren 80 ebazpenetik gora urratu ditu. Aurtengoan, gainera, Israelek propaganda ekitaldi erraldoi bat koinzidiarazi du efemeride horrekin, Eurovision jaialdia. Europan telebista bidezko hedapen handiena duen ikuskizun horretaz erregimen sionistak herrialde normalizatu, demokratiko eta aurrerakoiaren itxura eman nahi du, bere sarraski eta gerra krimenak zuritzeko. Zurikeria estrategia hori LGTBQ mugimenduari zuzenduta dago bereziki, ikuskizun horren balizko ikusletzat dituztelako.
Aste honetako atalean Irene Estebanekin solastu gara. Esteban Valentziako BDZ taldeko kidea da. Datorren larunbatean, Eurovisioneko ordutegi berean, Pinkwashinga eta musikaren erabilera propagandistikoa salatzeko, musika jaialdia antolatu dute Valentzian. Jaialdiak balio izango du, halaber, dirua jasotzeko auziperatuta dauden BDZko zortzi ekintzaileren defentsan laguntzeko. Solidarioak 2015ean salatu zituzten Rototom jaialdiaren testuinguruan Matisyahu artista sionistaren emanaldiaren aurkako boikot ekintzan parte hartzeagatik.
Bestalde, Lumagorri taldeko Ametsekin ere solastu gara. Ametsek Pinkwashing politikak kritikatu ditu, edo nola baliatzen duen kapitalismo arrosak LGTBQ mugimenduaren eskubideen ustezko defentsa politika atzerakoiak eta kriminalak zuritzeko. Horixe baita, hain zuzen, Israelen kasua. Era berean, dei egin die kolektiboko pertsonei Gasteizen, Nakba egunean, E28 koordinakundeak eta BDZ taldeak antolatutako elkarretaratzeari, izan ere, konzentrazioaren leloak dioen bezala: Arrosaz margotuta ere, apartheid apartheida da.
-
Uhintifada: 350: "Israel LGTBQ mugimenduarentzako askatasun esparru bezala agertzen da mundu aurrean, helburu propagandistikoekin, bere krimenak zuritzeko"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!