Klask!: 3/11 │ Nobedadeen Kutxa eta ‘Baron’s Court. Final de trayecto’ eleberria
Aste honetako saioan, plater nagusi moduan, ‘Baron’s Court, Final de Trayecto’ eleberria izan dugu hizpide. Colectivo Bruxistak argitaratutako azken lana da eta Londreseko 50. hamarkadako amaierako undergroundaren erretratu erreala da. Gazte batek bere lana utzi eta jazza entzun eta marihuana saltzeari ekingo dio. Colectivo Bruxistako Alejandro Saralegui kidearekin solastu gara eleberriaren inguruan.
Baina lehenago azken asteetan argitaratutako edo argitaratzear dauden disko batzuk dastatuko ditugu Nobedadeen Kutxara gerturatuz. Ronnie Spector (The Ronettes) eta Rosa Lee Hawkins (The Dixie Cups) gogoan izan ditugu.
The Ronnettes – Be My Baby
Broken Brothers Band – A Casa No
Diane Ward & Kevin Fingier Collective – Why Don’t You Go Home
Richard Caiton – Listen To The Drums
Thee Sinseers – What’s His Name
Thee Sacred Souls – Trade of Hearts
Jason Joshua – Forget It
Brighton 64 – En Mi Ciudad
The Modern Jazz Disciples – Autumn Serenade
Maynard Ferguson – Blue Birland
The Dixie Cups – I’m Gonna Get You Yet
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!