Zuria Beltzez: 168.- Zuria Beltzez 13-06-30 (musika dugu pizgarri)
Musika mundua eraldatzeko tresna izan ezezik, gure barneak ederki iraultzen dituen bizigarri eraginkorra da. Gaurko irratsaioan bidai krono-geografiko berri bat propsatzen dizuegu: Chicago-ko blues elektrikotik hasita, institutuko garaiko rock’n’rolla, arimaz beteriko country-blues-a, gaurko ta atzoko psikodelia lisergikoa, hard rock basatia, soul sentibera bezain dantzagarria, popsike leuna ta goxoa, Turkia-ko funk psikodelikoa, gaurkotutako skinhead reggae-arekin amaituz. Kanta sorta anitza, betiere musikaren alde ilun eta bitxienetik. On egin deizuela kideok!
Abestiak: 0- Shotgun Express – Curtains 1- Howlin’ Wolf – Evil (is going on) 2- Freddy Cannon – Palisades Park 3- Bobbie Gentry – Ode to Billie Joe 4- Jacco Gardner – Clear the air 5- Noonday Underground – London 6- Zafer Dilek – Yekte 7- Darwin Teoria – De la Ceca a la Meca 8- The London Underground – Love is a beautiful thing 9- Mickey Murray – East of nowhere 10- The Latin Souls – The party is over 11- Le Coeur – Bye bye city 12- Oldies But Rudies – Tiki taka train
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!