Alai bedi: 161. Alai Bedi: Hazar, Amira eta Zahra
Kaixo entzule!!
Gaurko Alai Bedi saioan hiru esatari beterano izan ditugu, 4 aldiz etorri dira jadanik irratira! Hazarrek Senda Viva zenbat gustatu zitzaion azaldu digu, Zahrak bart gauean saguzar batekin izandako pasadizoa kontatu digu, eta Amirak 3 errezeta oso erakargarri ekarri dizkigu!
Gainera, arabierazko alfabetoa oso ederki abestu digute eta kanta polit bat ere ezagutu ahalko duzue hiru ahotsetan abestua. Eman play botoiari eta espero dugu saioa gustatzea!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!