Kontrapas: 14.Lagina // Heparina Sessions Vol. 5
Kontrapas irratsaioaren 14.edizioan eta gure Heparina Sessions-en 5.atalean gaudela, goazen irratsaio mota berezi bat egitera. Sekzio berri honetan, irratiko kide edo irratsaio batek erabakiko ditu irratsaioan zehar entzungo ditugun 6 abesti. Gaurkoan Amaia (ex-Kantoi, irratikidea eta laguna) ekarriko dizkigu gustoko dituen 6 talde/abesti, guk disfrutatzeko. Espero dugu sekzio berezi hau irratikide gehiagora zabaltzea eta hemendik aurrera irratsaioa ere irratian entzuten diren musika eta genero ezberdinen bidegurutze bilakatzea. Bukatzeko gure gomendio pertsonala ekarriko dizuet.
14. programa honetan aukeratutako sintonia hurrengokoa izan da:
Adrian Younge & Ali Saheed Muhammad ++ Jazz is Dead 001 (2020).
Behin erritmoa hartu dugula, Amaiak gomendatutako taldeak hurrengoak izan dira:
TRAKLIST
Superorganism ++ Something for your M.I.N.D / Something for your M.I.N.D (2017)
Kings Of Convenience ++ I don’t Know what I can save from you / Quiet is the new loud (2001)
Belako ++ aarean bez / Hamen (2016)
The B52’s ++ Dance this mess around/ Live Studio Jam (1978)
The Velvet Underground ++ Venus in furs / The Velvet Underground & Nico (1967)
The Baboon Show ++ There is a ligth that never goes out / Boredom Boredom go away (2006)
Bukatzeko astero moduan irratsaioaren gomendio pertsonala izan dugu:
SUA ++ Ordu Beltzak / Ordu Beltzak (2019)
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!