Klask!: 1/11 │ Nobedadeak eta Bertsioriginala
Aste honetako Klask!en saioan azken asteetako nobedadeekin, disko, abesti eta proiektu berriekin jarraituko dugu. Nobedadeen atal mamitsuena, ostera, hasieran eskeineko duguna da: Penrose Recordingsen jaiotza, Daptoneren azpizigilua, Bosco Mannen (a.k.a Gabriel Roth) proiektua. Grabazio estudio batzuk sortu ditu bere jaiolekuan, Riversiden, Kalifornian, eta honekin batera, Penrose Recordings, Daptoneren azpizigilua. Horren ostean, Hermano Fuego, Rambalaya, Stone Foundation eta Pantxek argitaratu berri duen «Dantzalekuan», Subsistak eta Aggromondarrak taldearen aurreneko iraupen luzekoa.
Eta irratsaioa amaitzeko, atal berria izango dugu: Bertsioriginala. Dusty Springfielden «Son Of A Preacher Man» abestiaren jatorria ezagutuko dugu Subsistek eta Aggromondarrek egindako bertsioaren harira.
The « Out» Crowd – Han Marr
Weak For You Love – Thee Sacred Soul
Seems Like – Thee Sinseers
When You Go (That’s When You’ll Know) – The Altons
Time – Los Yesterdays
Lenguage of Love – Jason Joshua
Arde Mi Corazón – Hermano Fuego
Chip On Your Shoulder – Rambalaya
The Light In Us – Stone Foundation
Kaleko Erregina – Subsitak eta Aggromondarrak
Foruzainaren Semea – Subsitak eta Aggromondarrak
Son Of A Preacher Man (Pulp Fiction) – Dusty Springfield
Son Of A Preacher Man – Erma Franklin
Kissing My Love – Bill Withers
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!