Klask!: 1/10 │ Soul pilula potea; azken egun, aste eta hilabeteetako nobedadeak
Soul eta rhythm & blues eszenako nobedadeak: abesti eta disko berriak.
Isilune luze batean ostean, Klask! bueltan da. Duela asteak ez genuela programa egiteko aukera baina koronabirusaren krisiak eta horrek eragindako konfinamenduak Klask! berriro martxan jartzeko parada eman digu.
Aste honetako irratsaioan, azken egun, aste eta hilabeteetako nobedadeak izan ditugu hizpide. Horrela, Monophonics, The James Hunter Six, Bastards of Soul, Tomar & The FCs, The Devonns, El Michels Affair, Koko Jean & The Tonics, Kevin Fingier Collective eta Swamp Doggen disko berrien inguruan aritu gara. Lee Fieldsek ere izan du bere tartea.
Nobedade guzti horiek errepasatzeaz gain, Mojo Workin’ eta Beltza Weekend musika-jaialdien inguruan hitzegin dugu. Lehenaren etorkizuna kolokan dago (tartean, aurtengo edizioa bertan behera utzi behar izan dute koronabirusaren krisia dela medio) eta horregatik crowdfunding kanpaina bat jarri dute martxan. Bigarrenak, ordea, bere laugarren edizioko data eta lehen artistak iragarri ditu: jaialdia irailaren 10, 11 y 12an ospatuko da eta bertan izango dira JP Bimeni eta Tanika Charles.
The Mighty Burner – Charlie Earland
Don’t Fade Away – J.P. Bimeni & The Black Belts
Run For You Life – Monophonics
Ain’t Goin’ Up In One Of Those Things – The James Hunter Six
Hard Up & Lonely – Bastards of Soul
Gypsy Woman – Tomar & The FCs
Tell Me – The Devonns
Enfant feat. The Shacks – El Michels Affair
Bus Stop – Koko Jean & The Tonics
Don’t Wanna Cry No More feat. Gerri Granger – Kevin Fingier Collective
Good, Better, Best – Swamp Dogg
Hey Sallie (Get Off My Feet) – Lee Fields
Love’s Gone Bad – Chris Clark
Do I Love You (Indeed I Do) – Chris Clark
Don’t Be Too Long – Chris Clark
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!