Klask!: 1/05 │ Soul pilula potea eta Wattseko ume basatien soinu-banda
Soul eszenaren berriak eta Wattseko ume basatiek entzuten zituzten abestiak
Astelehenero bezela, Klask!, soul eta rhythm&blues irratsaioa, Hala Bedi irratiko uhin kutsakorren bidez mundu osoan hedatu da. Saioren lehenengo zatian, betiko moduan, potea ireki eta soul eszenaren berriei erreparatu diegu eta hainbat diskoen argitaratzeak (Trojan Records, Dojo Cuts, Holy Hive, Liam Bailey…) eta Midnight Boogie Weekend festibala izan dugu hizpide.
Bigarren atalean, erreportaje txukun bat ondu dugu. Los Angeleseko Watts auzora joan gara, 1966. urtean hango gazte beltzek entzuten zuten musika ezagutzera. Honekin batera, 1965. urtean jazotako matxinada eta ume basati horiek pairatutako egoera mahaigaineratu dugu.
TRACKLIST
Blues For Annabacoa – Dani Nel·lo
Back In My Arms Again – Doreen Shaeffer
Rome – Dojo Cuts
Hypnosis – Holy Hive
Champion – Liam Bailey
Holiday – Eli “Paperboy” Reed
Hambone – Archie Shepp
Barefootin’ – Robert Parker
Ain’t To Proud To Beg – The Temptations
Satisfaction – Otis Redding
Poor Dog – Little Richard
I Love You 1000 Times – The Platters
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!