Zer ote gara?
11 222 333 esango diozu NA eskatu dizun 44 555 666 eskatzaileari. Laneko aplikazioan sartzeko 0123456 tekleatuko duzu, eta 8910 nagusiak kontrolatuko du zure eginkizuna. Erosketak egiteko, ezinbestekoak zaizkizu 7777 8888 9999 000 kredito txartela 3333 kodea duena edota 2222 3333 4444 5555 debito txartela 1111 kodea duena. Agian, on-line egin ahal duzu aprobisionamendua, eta orduan, 111 222 333 erabiltzailearen 01 020 304 kodea sakatuko dute zure bi erakusleek.
Erakundeekiko harremanetan, BAKQ zara, 11 222 333 erabiltzaile, 9999 XYZ 999 nop 777 kodeduna. Halakoetan, kodigo bat bidaliko dizute 34 343 343 343 mugikorrera: txerta ezazu 7272 zenbakiarekin bukatzen den kodea hartara osatzeko 72727272 kodea.
Ostras! Ez daukat astirik bankura joateko: ES 00 99 070 70 7070 707 070707. Transferentzia nazionala. Sartu zure sinaduraren klabea: 1X2 1X2. 34 343 343 343 telefonora JJJ888 zenbakia bidali dizute. Ai ene! Eta Guraso Elkarteko kuota: ES00 02 00 200 20 020 02002002.
Redios! Gaixorik nago. Aurrez aurreko hitzordua eskatu beharra. TIS daukat (otitis edo): 028 282 88. Kirola egin nahi dut, eta frontoia erreserbatu: Anbrosio erabiltzaileak 00100 2003 digitoak markatu behar ditu pala partidua jokatuko badu. Eta gainera, aurrekoan kotxe istripua izan nuen. Polizak konponduko dit: 2sin32sin32sin3 zure zerbitzura 000ZZZ matrikulajauna!
Iraungitzez datez beteta gaude: 24-02-17, arrautzak; 24-01-18, potroak; 24-12-24, pazientzia
112 larrialdiak, 010 udala, 666 inpernua, 69 sexua… Ilusioa dezimo bat da: 28.437… Bizitza kontu eta kuenta bat: 2.302 euro…
Zer gara, ba, ez bagara zirkunstantzia bat eta haren zenbakiak?
Pablo Pagegi
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!