Zapateneoren XX. Urteurrena
Zapateneo duela 20 urte hasi zen proiektu gisa (bai, ondo entzun duzue; 20 urte bete ditugu! Laster esaten da, ezta?), iritziak kontrastatu eta sistemaren autoritarismoaren aurka konspiratzeko espazio bat sortzeko asmoarekin. Helburu honekin, denbora honetan zehar hamaika jarduera antolatu ditugu, elkartzeko aitzakia ezin hobea izan direnak, eta guri eragiten diguten gaiei buruz eztabaidatu ahal izan dugu, boterearen makineria mediatikoak manipulatutako iritzi nagusitik at kokatzen lagundu digun autonomia-uharte bat sortuz. Argi dago sistema bidegabe honekin amaitzea ez dugula lortu , baina horrek ez gaitu atsekabetzen; izan ere, bagenekien guk bakarrik ezin izango genukeela eraitsi mendeetan zehar ezarritako sistema bat, bere indar errepresibo guztiak erabiliz bere legeak inposatu dituena. Ez gara hain inozoak! Baina jakin badakigu, alde batetik, gure ekarpena garrantzitsua izan dela -eta izaten ari dela- sistemaren kontraesanak agerian uzteko eta sistemaren ahultze prozesuan laguntzeko; eta, beste aldetik, badakigu ere bide zuzenean gabiltzala: hau da autonomia uharteak sortzea, bata bestearekin elkartuta, sistema honekin amaitzeko indar nahikoa izango duen artxipielago bat osatuz. Eliteen estrategia ezer aldatu ezin dugula sinetsaraztea da, gu geldiarazteko asmoz, ondo baitakite gizarte mugimenduak indarrak batzeko gai izango bagina ez lukete inolako aukerarik boterean jarraitzeko. Gure ustez garai honetan inoiz baino ahulago daude. Hori dela eta, gizarte-mugimenduetan lanean jarraitzera animatzen zaituztegu, elkarguneak bilatzen saiatuz, egunez egun gehiago itotzen gaituen sistema hau eraisteko gai izango den indarra lortzeko. Eta aldi berean gure proiektuaren 20. urteurrena gurekin ospatzera gonbidatzen zaituztegu, hauxe aldarrikatuz: “beste 20 urte baietz!” Uste al duzue sistemak hainbeste denbora iraungo duenik? Oraingoz, urriaren 7an, ostirala, arratsaldeko 8etatik aurrera, Gaztetxen ospatuko dugun Zapateneoren urtemuga-festan zuen zain egongo gara! Ordura arte, ongi izan! Dibertitu eta borrokatu gurekin!!!”
Mikel Lacalle (Zapateneo)
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!