Samba Martinéren heriotzaren hamargarren urteurrena
Asteburu honetan, abenduaren 19an, Samba Martiné, heriotzaren hamargarren urteurrena izango da.
Espazio hau aprobetxatu nahi dut memoria egiteko eta gogorarazteko arrazakeria instituzionalaren ondoriozko heriotzak ezin direla izan, alferreko heriotzak, behintzat.
Samba Martiné Melillatik sartu zen Estatu Espainolera 2011ko abuztuan, eta Etorkinen Aldi Baterako Egonaldi Zentroan (CETI) sartu zuten. Erderaz CETI izenakin ezagutzen den centro hau Lan eta Migrazio Ministerioak eruaten dau.
Egonaldixan, analisi klinikoak egin zizkioten, eta Hiesaren eramailea zela egiaztatu zuten.
Azaroan, Barne Ministerioak Madrilgo Atzerritarren Internamento Zentrora eramatea erabaki zuen, bertatik deportatua izan ahal izateko.
Sambaren historial klinikoa ez zen inoiz partekatu bi zentroen artean, eta Madrileko etorkinen kartzela moduko zentro hontan igaro zuen hilabeteetan 10 aldiz joan zen zerbitzu medikora, baina analgesikoak, antsiolitikoak eta arnasketa-teknikak baino ez zituen jaso.
Abenduaren 19an ospitalean hil zen. Infekzio bat kontsumitu zuen, eta autopsiatik ondorioztatu zitzaionaren arabera, tratamendu egokia jasotzen ez badu baino ez zen hilgarria infekzio hau. Kasurik ez ziotelako egin, hil zen. Etorkinak deportatzeko zentruan sartzen zaren momentuan, zenbaki baten bihurtzen zara. Zenbaki iragankorra gainera, laister desagertuko dena. Zu eta zurekin datozen kezkak ere bai.
—
9 urtetan zehar iraungo zuten salaketa eta protesten ondorioz, azkenean, Estatuak Samba Martineren heriotzaren erantzukizuna onartu zuen.
Heriotza, medikuaren arretaren arduragabekeriak eragin zuen, gabezia burokratikoen ondorioz, eta orduko Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantza Ministerioaren eta Barne Ministerioaren arteko koordinaziorik ezak. Zentruko zerbitzu medikoa eramaten zuen Sermedes S. L enpresaren ardura ere bazela onartu zen.
Egia esan, Samba Madrilgo internementu zentroan hil eta egun gutxira, 2012ko errege egunean, Idrissa Diallo hil zen Bartzelonako etorkinen zentruan.
Ez ziren lehenak, eta ez ziren izango penintsulako Estatu Arrazakeria edota arrazakeria Instituzionalaren ondoriozko azken hildakoak.
2013an Aramis Manuykian izan zen Bartzelonako CIEn, 2017an Mohamed Bouderbala Archidonan, Malagan, eta Marouane Aboubeida 2019an Valentzian.
—
Ruth Gilmore irakasle eta pentsalari marxistak arrazakeria, kapitalismoa ta kartzela geografiak aztertzen ditu. Arrazismoa honela azaltzen du:
“Estatuaren ekintzaz eraikitako talde diferentziatuen bulnerabilitate ekoizpena eta, talde hauen aurre-esposizioa heriotza goiztiarrera”
Ruth Gilmore hemen Arrazismo instituzionalari eta arraza-kapitalismoari buruz ari da.
Hau da, nola lege-esparru o marko juridikoek, erabaki politikoak, burokrazia administratiboa edota protokolo instituzionalak edo laburbilduz Estatuaren biztanleria gestioa eta honen indarkeriaren monopolioa sistema kapitalista globalak sortzen dituen kalte sozialak kudeatzearen zerbitzura jartzen diren eta nola hauek heriotza eragin dezaketen azken finean.
Heriotza horiek indarkeria-elementu anitzen batuketaren emaitza direla ulertzen badugu,
ezin dezakeguna egin da, noizbait hil arte itxaron erreakzionatzeko.
Gure prebentzio estrategia, arrazismoa bere forma guztietan etetea izan behar du.
Ikusgarrienetatik ikusezinenetara; azken hauek gehienetan normalizatuenak diren arren.
Hau gure herri eta auzoetan lurreratzen badugu, etxebizitza pribazioaz hitz egin dezakegu; edota eskola segregazioaz hitz egin dezakegu; baita, biztanleriaren sektore jakin batzuk esplotazio miserableena dagoen lan-nitxoetan mantentzen duen lanaren arraza-banaketari buruz ere hitz egin ahal dezakegu; edota, espazio publikoaren kontrola, polizia-kontrola, eta arrazaren kriminalizazioa ere aipa dezakegu hemen.
Egia esan, guzti honen aurrean esan dezakeguna ez da berria, baina gogoratzea komeni da; izan ere, arrazakeriaren aurka bere forma guztietan antolatzen ez garen bitartean, pertsona horiek hilda edota hiltzear daudenean bakarrik ikusteko gai den imajinario bat sortuko dugu.
Hemen da gure zeregina. Baliabideen banaketa-sistema razial hau indargabetzea.
Bukatzeko, herenegun hildako bell hooks handiaren hitz batzuekin utziko zaituztet:
“Justizia maite behar dugu, identitatearen edozein alderdi maite bihar duguna baino gehiago”.
Ainhoa Nadia Douhaibi
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!