“Plazara!” -Bego Ozaeta-
Martxoa heldu da ya , udaberria dator, eguraldi ona, argia, oporrak eta halako historioak. Baina ez pentsa “tierna” jarri naizela. Martxoa gasteiztarrentzat hilabete garrrantzitsua da baita ere. Hor daukagu Martxoak 3, eta Martxoak 8, eta aurten PDSk antolatutako manifestazio berri bat
Martxoak 3 hor bueltan dago, asteburu honetan ya. Lan munduan eta jendartean daukagun egoera ikusita, aurten Martxoak 3ko ekitaldia elkarte sozialak eta sindikatuak antolatu dute. Eta izan zinetelako gu gara eta garelako besteak izango direlako, aurten emakumeak izango dira protagonistak. 18:30etan omenaldia eta 19:00etan urteroko manifestazioa. Aurreko pankartan emakumeak soilik “Guztion Indarrak batuz Aldaketa Gauzatu” leloarekin.
Gaurko egoera soziala eta orain dela 42 urteko egoera antzekoak dira, baina gauzatxo bat bai aldatu da. Emakumeak bezain txarto gaude, baina mugitzen gera. Martxoak 8an sistemari planto egingo diogu. Zaintza greba, kontsumo greba, ikasketen greba, lan uzteak… Greba feminista izango da. Emakumeok mundua geldituko dugu egun hartan. Egun osoa kalean gure lan baldintzak eta gure prekaritatea salatzen, oraindik emakumeak zaintzaileak garela salatzen, eta badakizu ze gehiago. Etorkizuna hobea izango dela itxaropenez. Gizonak zelan lagundu? Erraza! Egun hartan ez izan protagonista, lagundu, zaindu seme alabak, edo gurasoak, ikastolara eraman, bazkaria prestatu… alboan egon, baina ez lehen lerroan, hori emakumeentzako da. Manifestazioak goizeko 12:00etan eta arratsaldeko 20:00etan. Gizonak badakizue, atzean
Eta arnasa hartu ta gero ba dator hirugarren mobida hilabete honetan, martxoak 21an. Arabako foru Aldundiaren Politika antisocialak alda ditzaten. Aniztasun funtzionala diputazioak nola egiten duen aurre, autonomía pertsonala bultzaten ez dituzten politikak eta gaizki deritzogun “menpekotasuna” ri aurre egiteko eta vuelta bat emateko deituta gaude danok arratsaldeko 19:00etan martxoaren 21an.
Badakizu, gasteiztar eta ez gasteiztar, plazara!
Bego Ozaeta
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!