“Palestina erresistentzian” -Alaitz Amundarain-
Martxoaren 30ean, Palestinarren Lurraren Eguna ospatzen dute palestinarrek. Egun horretan herritarrak Itzulerarako martxa handia izeneko kanpainarekin hasi ziren. Protesta hauen helburua haien jatorrizko herrietara bueltatzeko duten eskubidea aldarrikatzea da. Milaka lagunek parte hartu zuten mobilizazioetan, mugimendu ez-biolentoetan. Gazako herritarrak marra berdera heldu zirenean, Israelgo armadak eraso egin zien, ordea, eta ikaragarrizko sarraskia egin zuen. Gauza bera gertatu zen hurrengo ostiralean ere eta 34 hildako eta 4300tik gora zauritu daude dagoeneko. Israel estatua sortu zela 70. urte beteko dira aurten maiatzaren 15ean Nakba egunean, Palestinarrentzat Hondamendi egunean eta okupazioaren aurkako protestaldiak egun horretaraino luzatuko dituzte.
Protestetan hil direnen artean, Yaser Murtaja kazetaria dago eta tiro batekin hil zuten. Beste hainbat kazetari ere zauritu dituzte eta baita medikuak ere. Israelgo gobernuak dio palestinarrek propio jarri dituztela ezkutu bezala. Palestinarren protesta hauek ez-biolentoak dira beste hainbatetan egin izan dituzten bezala, nahiz eta Israelgo estatua beste zerbait izango balira bezala deskribatzen saiatu. Herritar palestinarrak mugetara ibilaldiak egin dituzte eta bertan kanpaldiak egin. Israeldarrak, berriz, tirokatuz erantzuten die.
Lurraren Eguna eta Nakba egunaren artean ere beste data garrantzitsu bat pasa berri da. Apirilaren 17a, nazioarteko preso politikoen eguna. Momentu honetan, 6050 preso palestinar aurkitzen dira gartzeletan, oso egoera txarrean. Preso horietatik guztietatik 356 haurrak dira. Umeak ikaratzeko lan handia egiten ari da Israel eta hori erakusten duten bideo desberdinak ikusteko aukera izan dugu azken hilabeteetan sare sozialetan. 2017ko abenduaren 6an Trumpek Israelgo hiriburua Jerusalem izan beharko lukeela esan zuen. Jerusalem ekialdeko lurralde okupatuetan 323700 palestinar bizi da baina inongo eskubiderik gabe. Protesten erantzun gisa atxilotu asko egon dira eta bereziki umeak. 2017ko urtean, Israelek Jerusalem ekialdeko 1138 haur atxilotu zituen.
Palestinan gertatzen ari dena salatzeko, Euskal Herriko txoko desberdinetan protestak izan ziren Itzulerako martxa handian gertatutako sarraskia salatzeko. Palestinan mobilizazioek Nakba egunerarte jarraituko dute baita Euskal Herrian ere.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!