Omenaldia
Joan den astean kontzentrazio baten egon ginan. Ez dakit nola definitu kontzentrazio hori, omenaldi gisa edo protesta gisa. Larrialdia joan da baina berarekin Koldo joan zaigu Osakidetzak eta sistemak pobrea izateagatik hiltzea utzi zuelako. Doluminak Koldoren senide eta lagunei bidali nahi ditut, eta Osakidetzakoekin, Eusko jaurlaritzarekin, Espainako gobernuarekin, gure politikariekin eta “todokristo”-rekin honaino heltzea uzteagatik nere haserre monumentala adierazi. Aspalditik esaten genuen Murrizketak eta kapitalismoak hiltzen gaituela, eta hona hemen adibide zehatza, eta ez da bakarra izango zihur. Prekarioa edo pobrea ba zara etxebizitzarik ez daukazu, hori gabe, ez dago ez kalitatezko osasunik ez errekuperatzeko aukerarik, eta ez ezer ez
Kontzentrazio horretan bi sentimendu ezberdinak nituen: alde batetik poza, berriro jendea ikusteagaitik eta berriro jendeartean egoteagaitik, distantziarik gabe eta beldur gabe. Tristura beste aldetik, hilketa baten aurrean betiko jendea ginen eta ez jende mordo bat. Ez atzokoa bezala, adibidez. Oraindik hildakoak eta hildakoak bereizten ditugu dirudi. Han geundenok argi dauzkagu: murrizketak hiltzen gaitu eta horren aurka borrokatu behar da
Eta ez pentsa, murrizketa gehiago etorriko dira, batzuk Madril-tik imposatutak eta beste batzuk hemengo gobernuak aukeratutak. Europak dirua bidaliko ditu, baina murrizketen kontra, eta murrizketak beti pobrearen kalterako izaten dira. Ezer ez ez ba dugu egiten osasunari edo hezkuntzari beste zatitxo bat kenduko dute, beste pauso bat pribatizatzeko eta gure kalterako, edo pentsioiei, edo erresidentzieei edo.. edo zer, negozio izan leiken edozer gauza pribatua izatea nahi dute gure agintariek. Diru publikoa betiko lagunentzat
Egoera honi bueltatzeko kalea bakarrik geratzen zaigu. Hona hemen gure pentsionistak, larrialdia eta guztiz han izan dira kaleetan bere pentsioak defendatzen. BIBA ZUEK!!
Udazken beroa aurreikusten dugu:
- Pentsio erreforma, ea nondik nora doan hori
- Lan erreforma ¿atzera botako dute Madrilen edo aupegi garbiketa bakarrik izango da, izaten ba da?
- Murrizketak seguraski Osakidetzan edo Hezkuntzan
- Prekarietate handiagoa
- Etxebizitza ezinezko eskubidea da daukagun soldatekin eta alokairua dagoen bezala ikusita
- Argia gero ta gareztiago…
Tira, nahiko arrazoi ditugu kalera ateratzeko protesta egitera, oihu egitera eta ez gelditzera. Greba orokor apoteosiko bat egiteko ere, badirudi hori dela gure agintariak kezkatzen dituen gauza bakarra, gure politikariek jakin beharko luke ez gaudela prest gehiago irensteko.
Hemendik irtetera animatzen zaituztet, bihar gure mendien espoliazioaren eta ehunka pertsona pobrezia energetikora kondenatzen dituen tarifaren aurka irtetera Dato kalera, urriaren 24an pentsioen erreformaren alde eta lan erreforma derogatu dadin.
Azken batean, kaleak hartu behar ditugu pertsonak kapitala baino lehen garela ozen esanez, gobernatzen duenak gobernatzen duela.
Koldo bat gehiago ere ez herrialde honetan, murrizketen ondorioz
Bego Ozaeta
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!