“Maricones” -Jon Ruiz de Infante-
Hilabete honetan polemika handi bat sortu da homofobia eta abestien letrei buruz. Dena hasi zen Operacion Triunfo telesaioan. Astero parte hartzaileek abesti bat prestatu behar dute asteazkeneroko saioan abesteko. Polemika sortu zen Mecanoren “Quédate en Madrid” abestiaren letran “mariconez” hitza irakurritakoan. Berehala, partaideek eskatu zioten zuzendaritzari hitza aldatzea “estupidez”-ren truke. Zergatik? Hitz horrek homofobia adierazten duelako. Hasieran, ez zen hitza aldatzeko arazorik egon, baina egun bat pasa eta gero, abestiaren autoreak, José María Canok, esan zuen ezetz. Akademia barruan ez, kalean baizik, bereziki sare sozialetan, iritzi asko agertu ziren horren inguruan.
Lehenik eta behin, adierazi behar dugu 20 urteko nerabeek hizkuntza kuestionatzea telesaio batean berri on bat dela. Nahiz eta haien asmoa ez lortu, nahi gabe eztabaida piztu dute jendartean. Iritzi anitzak irakurri ondoren, onartu behar dugu bi belaunaldi daudela eta bakoitzak modu oso ezberdinetan interpretatzen ditu hizkuntza eta homofobiaren kultura. Adibide honek argitzen gaitu nola zegoen homofobia ezartzea hizkuntzan 80garren hamarkadan. Izan ere, 1988an (abestia sortu zen urtean) “mariconez” hitza oso ohikoa zen, “maricon” edo “mariconada” bezala.
Baina belaunaldi berriak ez du onartzen hiztegi hau. Nerabeen ustez, “maricon”, “mariconada” edo “mariconez” hitzek argi eta garbi homofobia adierazten dute; haientzat ez dago eztabaidarik. Baina, zoritxarrez, beste belaunaldiak ez du homofobiarik ulertzen eta egunero jarraitzen dute hitz horiek erabiltzen, “ahultasun” edo “ergeltasun” sinonimo bezala. Hori egiaztatu dugu pasa den asteetan, twiterren txio batzuk irakurriz.
Bi komentario mota egon dira. Alde batetik, “heterolandia”-ren komentario ohikoak: “mariconez” hitza esatea espresio askatasuna baino gehiago ez dela eta debekatzea zentsura izango litzatekeela. Horiei esango nuke “mariconez” ez dela espresio askatasuna, opresio hizkuntza baizik, hitz hori homofobia delako, ez dago eztabaidarik. Bestalde, badaude pertsonek “mariconez” hitza erabiltzen dutenak, baina polemikari esker, hasi dira haien homofobia kulturala ahazten. Ongi etorri! Zerbait ondo egin behar dugu, pentsaera hori kuestionatzen hasi bagara. Gogoratu behar dugu belaunaldi horrek frankismoaren homofobia kulturalaren menpe ikasi du non “maricon”, “nenaza” edo “julandron” hitzak zeuden primeran ikusita.
Argitu nahi dut ez garela guztioi homofobo deitzen ari. Baina kontziente izan behar gara homofobia kulturala presente dagoela jendartean eta guztiok barnean daukagula. Horregatik, oso inportantea da homofobia ahaztea, egungo argudioak entzunez eta hausnartuz. Eta ez txio bat jartzean, zuzenean, pentsatu gabe, espresio askatasunaren alde eskatzen. Zapalketaren aurrean ez dago espresio askatasunik.
Zorionez, poliki-poliki homofobia kultura ezabatzen ari gara. Badakit oraindik bide luze bat geratzen zaigula, baina lehenengo pausoak ematen ari dira eta nabaritzen da. Beti edukiko dugu “heterolandia” aurrean, baina gero eta txikiago izango da horrela borrokatzen jarraitzen badugu.
Jon Ruiz de Infante
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!