“KREAtibitate kontua” -Jon Nogales-
2006. urtean hasi zen Gasteizeko Karmelita oinutsen Komentua zenaren eraberritzerako proiektua, KREA Expresión Contemporánea izeneko sormena artistikoari eta garapen kulturalari zuzendutako esparrua: kulturak, sortzaileek, artistek, behar duten espazioa, azpiegitura, ematera zetorrena.
18 milioi eurotako inbetsioa zuzendu ditu urteetan zehar Caja Vital Kutxak eraikinaren eraberritzeari. Martxan jarri zenetik, KREA-k ekintzaren bat burutu ahal izan zuen lehenengo urteetan, interneten bidez mantendutako gestio kulturalerako laguntza eskaintza edo direktorio modukoa barne.
Krisia gora eta behera, Vital Kutxaren berregituratzea eta bere Obra Sozialaren izaeraren birkokapena medio, proiektua gasteiztarron kezken zerrendaren azkeneko tokietara pasatu zen.
Marotoren gobernuarekin, 2014. urtean proiektu berria iragarri zen: goi-mailako hezkuntza zentru baten interesa esnatu omen zuen Betoñoko eraikinak, eta orduko gobernuak Hirigintza Planean egin behar zen aldaketari ekin zion, edukin kulturala eta publikoa ez bazen, komentuari bestelako edukinen bat emateko ahaleginean. Egun hauetan goi-mailako hezkuntza pribatuko proiektu hori bertan behera geratzen dela jakin dugu.
KREA-ren gainbeheraren kronologia honetan zehar, liskar politikoa pizteko erabili izan da maiz esparru honi edukina emateko tokiko erakundeen ezgaitasuna.
Azken hilabeteetan, Foru Aldundia Arabako Kultura Plan Estratregikoa lantzen ari da. Era berean, Gasteizko Udala ere, hiruburuaren Plan Estrategikoa definitzeko lehenengo fasean dago.
Gure sortzaileek industria kulturala sendoa behar dute. Bere sormena garatzeko baldintzak bermatuko dituen ekosistema; bere denbora guztia prozesu kreatiboari dedikatzeko aukera.
Administrazioak baldintza horiek ahalbidetzeko gai izan behar dira, eta horretan ari dira lan egiten. Epe ertain eta luzerako estrategia eta planen beharra da kultura elkarte guztiek adierazten duten aldarrikapen nagusienetarikoa. Arabako eta Gasteizeko kultura azalak, administrazioaren zentzuzko kudeaketa eskatzen du. Helburuak finkatu, helburuak bete ote diren aztertzeko indikadoreak adostu eta ezarri. Baliabideen erabilera sostengarria eta zentzuduna kudeatu.
Urtetan, aurreko agintariek egin ez zuten lana burutzen ari dira orain Arabako erakundeek, MAHAIA plataformarekin eta bestelako erakunde kulturalekin batera. Estrategiak martxan jarriko diren heinean, ikusiko dugu zeintzuk diren Gasteizen eta Araban sormena eta adierazpen kulturala eragiteko aproposenak diren esparruak -Gasteizen, portzierto, baditugu eraikin dexente orain libre-.
Krisi ekonomikoaren ondoren, krisiaren aurretik egituratutako proiektuei edukina ematea ez dirudi politikarik aproposena. Ziur nago erabaki hobeak adosteko gai garela. Kreatibitate kontua baino ez da.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!