Kalean ere estualdietan ez ibiltzeko
Gaur, hemen, komun publikoei buruz hitz egingo dut. Ondo baino hobeto dakigunez, behar fisiologikoak guztiok asetu behar ditugu: Pixa, kaka, hilekoaren kopa garbiketa, ume bati edo behar duenari fardela
aldatzea…estualdi askotan aurki gaitezen edozein unetan.
Baina Clara Greed-ek, ingeles hirigile feministak, idatzi zuen moduan: “Jakin nahi baduzu emakumeen posizioa nolakoa den gizarte konkretu batean, begiratu bainuetan sortzen diren ilaratan. Hiriek eredu patriarkal eta kapitalista bati erantzuten jarraitzen dute eta oso adierazgarria da komuneko sarbidea”.
Izan ere, emakumeok askoz gehiago erabili behar izaten ditugu komunak gizonek baino. Emakumeek daukagun sistema endokrinoa desberdina da, eta askok, gizonek baino sarriago egin behar dute pixa. Kalkuluen arabera, gizon batek, batez beste, 60 segundoz erabiltzen du bainua. Emakume batek, berriz, 90 segundoz.
Bizi-zikloan behar gehiago ditugu ugalketa-funtzioarekin lotuta, hilekoarekin edo gernu-infekzioekin, adibidez, hauek biak, erditzetik eratorriak. Behar guzti horiei genero-rolak gehitzen bazaizkie premia handiagoa da bainuen erabilera: pixoihala aldatu behar zaie haurtxoei eta behar duten helduei. Janzkerak ere, batzuetan, ez dira lagungarri.
Emakumea eta adinekoa bazara, premiak sozio.fisiologikoak biderkatu egiten dira. Horretxegatik, hirian zehar mugitzea eta hartaz gozatzea ez da erraza eta berdina pertsona guztientzat. Askok beren ibilbideak egokitu behar dituzte edo mugikortasun-erradioa murriztu behar dute, komun batetik hurbil pasatzeko.
Horrek esan nahi du hiriko espazio jakin batzuk debekatuta daukatela, Gasteizko eraztun berdean gertatzen dela adibidez. Zalantzarik gabe, hau bereziki gertatzen da “bigarren helduaroan” gaudenekin edo zahartzarora iritsi garenekin, eta bereziki emakume guztiekin. Adineko gizonentzat ere garrantzi handikoa da bainurik eza. Egia da Gasteizko leku batzuetan, gutxitan, kabina batzuk daudela baina horiek ez dituzte bete eskatzen ditugun beharra eta baldintzak.
Pandemiaren aurretik, merkataritzara eta ostalaritzara jotzen zen. Baina pandemiak argi utzi zuen, merkataritza eta ostalaritza ixtea beste arazo bat gehitu zela behar fisiologikoak arruntak asetzeko. Pandemiak agerian utzi du, beste premien artean, kaleetan komun egokiak beharrezkoak direla.Horretarako, beste baldintza batzuk bete beharko dira: espazio nahikorik izatea umearen karrotxo batekin, aulki gurpildunekin edo laguntzaile batekin sartzeko, paretetan eta elementu guztietan kontraste egotea ikusmen urriko duen pertsonentzako erraztasuna bermatzeko, elementu guztiak errazek izatea erabiltzeko (artrosia edo zailtasunak dugunontzat). Oinarrizko gauzak, hala nola, papera, ura. argia oso eskuragarriak izatea.
Hau dana kontuan hartuta, geuk, pentsionista batzuk, beti ausartak eta arduratsuak, saltsa horretan sartu gara hirian zehar bainu publiko, inklusibo eta dezenteak eskura izateko, bat gutxienez 600/700 metrotara.
Ideia horrekin, Udaletxean herritarren mahai batean parte hartzen ari gara. Ikusiko dugu zer gertatzen den udalbatzara iristen denean gure proposamena, iristen bada behintzat… Komun publikoen gaiak askorako ematen du ez da gai makala. Dudarik gabe, eta beharrak ikusita, hirigintzaren eta agenda politikoen gai nagusi bat izan beharko litzateke.
Pentsionistok gure lana egin dugu. beste batzuek erantzun beharko dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!