Hizkuntzarekin jolasean
Oporretatik ez naiz jakintsuago etorri. Joan nintzen bezain nekatuta itzuli naizela esatea gehiegizkoa da, baina uste dut inoiz baino motzago egin zaizkidala.
Lanera itzuli naiz eta eguneroko borrokatxoetan, opor aurretik bezain galtzaile sentitzen jarraitzen dut.
Interes handiz ikusi dut euskarazko eskola publiko bakarra, doakoa eta murgiltzailearen proposamena. Uste dut ezinbestekoa dela. Hala ere, Kike Amonarrizi hitzaldi batean entzun nion jai dugula ez badugu euskara eskolaz kanpoko bizimodura eramaten. Adin gaztekoen artean euskara ulertzen dutenen ehunekoa oso handia baita, eskolari esker hein handi batean, baina kalean eta ozio denboran ez baita asko erabiltzen.
Penaz ikusten dut hitzaldiak eta bestelako jarduerak antolatzeko oraindik zenbat azalpen eman behar ditugun euskaraz izan daitezen eta hori, lortzera iristen bagara, ze jende gehiagorengana iristeko aitzakia ahoan, zenbat aldiz erdarara aldatu dizkiguten edo geratu den bertan behera…
Ea borroka horretan jarraitzeko indarrik ez dugun galtzen eta jolas bihurtzen zaigun, alegia, hizkuntzarekin jolasteari lagatzen diogun, jokoan duguna gure hizkuntzaren etorkizuna baita.
Jaione Agirre
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!