Erresidentziak greban
Askotan entzun didazu erresidentzietako emakumeei nire babesa eta laguntza ematea. Hiru urte ostean lortu zuten lan hitzarmenaren mahahia zabaltzea.Hainbeste greba egun ostean empresak aurrean jartzea gutxienez, eta negoziazioa hastea lortu zuten. Udan ospatu genuen mahai osaketa hori. Negoziazio serio baten hasiera zela uste genuen. Inuzenteak. Hiru urte baino behiagoko borrokaren ondoren Arabako adineko egoitzetako patronalak bere plataforma eskas eta prekarizatzaileari eusten dio, eta plataforma hori erabiltzen ari da negoziazioa blokeatzeko, ez baitzkie Arabako adinekoen egoitza eta etxebizitza komunitarioen sektoreko langile guztiei lan baldintza duinak bermatze, eta Bizkaiko edota Gipuzkoako lan baldintzen azpitik kokatzen ditu
Adibide bat jartzearren: patronalaren proposamenak hitzarmena amaitzerako (2026an) langileen hileko soldata 1220€koa izatea nahi du, eta 1742 orduko lanaldiarekin jarraitzea. ESpañako Gobernuak esandakoa betez gero SMI 1200€etan ibiliko da.
Pandemia garaian lehen lerroan egon ondoren, gure agureak pandemia honetan ahalik eta ondoen egon zitezen euren gorputzak, esfortzua eta ilusioa aurretik jarri ondoren, urte hauetan dirua egin duten enpresek miseriazko soldaten alde lanean jarraituko dutela esaten diete. Hori bai, enpresek etekinak beste ezeren gainetik jartzen jarraituko dute. Enpresa on gisa, mozkinak ez dira inoiz nahikoak izango, eta behar den lekutik murriztuko dituzte, edo etekinak handitzeko behar dena ustiatuko dute.
Ahal badute, sindikatuek ez dute onartuko sektoreko 1000 emakume langile baino gehiaroren bizitza obetzen ez duten lan baldintza horiek. Langileen proposamena egoera hori iraultzea da: kategoria guztietan igoera, KPIa eta sektoreko langile guztien erosahalmena bermatuz, eta aurten 200 orduko jaitsiera izatea ere nahi dute.
Negoziazio mahaiaren etengabeko blokeoa eta ezezkoa ikusita, ELA eta LABek ezinbestekotzat jotzen dute mobilizazioa eta dinamikak berriro aktibatzea. Hori dela ta datorren astean martxoaren 30an greba eguna lehen aldiz egoitza eta etxebizitza komunitarioen negoziazio mahaia eratzea eragin baitzuten.
3 urteko borroka izan behar dituzte negoziazio mahaia lortzeko. Sektoretako lehen hitzarmen duina Araban lortzeko hainbeste denbora ez behartzea espero dut.Gipuzkoako edo Bizkaiko eredua jarraitzen dute, langileentzat eta gure aitona-amonentzat lan-baldintza duinak lortzeko. Izan ere, egoitzetako egoiliarrek ere merezi dute ondo ordaindutako jendea zaintzea, beren lana txaloekin ez ezik baldintza duinekin aitortzen dena
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!