Denak deitzen dira Harley gaur
“Aizu!, ezebez Harley naizela, eta asteburua zelan joan den jakiteko idazten dizut soilik..” . Polizia guztiak deitzen dira Harley gaur, 2012an Jorge ala Juan José deitu izan ziren moduan, edo beste batzuetan Enrique ala Melitón izan diren moduan.
Aurreko asteburuan kolektibo batek manifestazio nazionala konbokatuta izan du Iruñean. Manifestazio horretan Harleyk hartu behar zuen parte, eta are gehiago, kolektiboak berak euren barne estrukturan organikoki honen parte hartzea baimendu du.
Mania zelan joan den ideiarik ez dut. Nire gusturako deialdia nahiko nahasia izan da, horretaz aparte Harley doan manifestazioetara, egun, ni ez noa oso argi daukat, halan ta guzti be, Harleyren parte hartzea bera gehitu baino kentzen duten horietako delakoan nago.
Egia da zaila dela aste honetan jakitea kontrol batean geldituko zaituen Guardia Civila Harley baden, edota trafikoa bideratzen dagoen ertzaina Harley baden; inkluso Polizia Legearen moldaketaren ostean, umeak ikastolatik ateratzean bidea gurutzatzen laguntzen dien munizipala Harley baden jakitea. Eta zaila da hauetako inork ez duelako inolako keinurik egin jatorrizko Harleyrekin ez nahasteko.
Dena den ez du aparteko garrantzirik honek, Euskal Herrian dabizen Galder, Aitor, ala Alaitz askoek gehiago aportatzen didate Harley guztien lagunak baino, amaitu gabeko eztabaidak tartean badaude ere hauekin harremana askoz sanoagoa da, ez dago ezkutuko asmorik ala praktikarik izango dutenaren arriskua.
Eutsi gogor herri honetako Galder, Aitor eta Alaitz guztiak . Ez zaituztegu inoiz bakarrik utziko.
Iñaki Urkixo
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!