Eh txo! : Nobedadeak, Zekan Askalari, Herrialde Berdea ipuina eta Txikiaren lagunak
3. saio honetan Bartzelonan bizi den Zekan Askalari gasteiztarrarekin izan genuen elkarrizketa telofono bidez eta Vandalismo izeneko bere azken lana aurkeztu zigun.
Hizki larriz idatzitako kaleko HISTORIA atalean Landerrek Herrialde Berdea izeneko ipunetik tiraka,Telesforo Monzonen hitzekin klandestinitatean sortutako diska batetik, Lekeitioko Parasma taldera doan Euskal Herriko azken hamarkadeetako historiaren erradiografia bikaina egin zuen.
Eh txo! : Hizki larriz idatzitako kaleko HISTORIA / Motriko eta Amets taldea
Hizki larriz idatzitako kaleko Historia sekzioan Landerrek Jesus Mari Markiegiren “Motri”, Kapitalismoak kanta ezagunaren egilearen historia lurpetik atera du.
Gure memoria eta errelatoaren bataila astintzeko 70.hamarkadako Amets talde gasteiztarrak Motriri eskainitako kanta ezezagun eta ineditoa berreskuratu dugu Hala Bediko uhinetan.
Eh txo! : 1. irratsaioa
Soinu eta argi teknikarien errealitatera hurbilpena eta Jesus Mari Markiegi “Motri”.