Herri eskolak antolatu ditu Ikama ikasle antolakundeak
Irailean hasi zuten “Faxismoaren eta espainolismoaren aurrean, ikasleok desobedientzia!” lemapean, urriaren 12ra begirako dinamika ikasleek. Faxismoaren gorakada eta espainolismoaren normalizazio gero eta handiagoa salatu dute hispanitate egunean ikastetxeetan bilduz.
Urriaren 12a identitate espainol kolonialista eta zapaltzailea erreproduzitzeko eguna dela diote eta faxismoaren gorakadaren edota euskararen aurkako oldarraldiaren testuinguruan jai egun arrotzaren funtzioa biderkatu egiten dela. Horregatik, haiek ez direlako espainolak ez frantsesak, ez dute jai eguna ospatu.
Ikamatik argi daukate, egun honek, nazio proiektu espainolari ekarpena egiten dion heinean, haiek horri kontrajarria zaion ariketa egin eta euskal nazio proiektuari ekarpena egingo diotela. Eskualdeka batuko dira institutuetan, eta goiz osoko egitarauak antolatu dituzte. Ikasleak saretzeko, ahalduntzeko eta heziketa politikoorako egun bezala baliatuko dute urriaren 12a.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
