O no será-Edo ez da izango : U-morea
Umorea politikoa den heinean, feminismotik aztertu eta umore ez zapaltzailea garatu eta jaso nahi dugu. Bi gonbidatu handi izan ditugu gurean: Ane Gebara eta Josune Velez de Mendizabal.
Gehiago…
Gehiago…
Umorea politikoa den heinean, feminismotik aztertu eta umore ez zapaltzailea garatu eta jaso nahi dugu. Bi gonbidatu handi izan ditugu gurean: Ane Gebara eta Josune Velez de Mendizabal.
Saio honetan, gure gomendio partikularra luzatu nahi dizuegu. Gure desio listetan apuntatu ditugun liburuak.
Biolentzia instituzionaleko kasu zehatz bat ekarri nahi izan dugu uhinetara eta APASOS txakurtegian gertatutako sexu abusuak salatu dituztenei ahotsa eman diegu, baita Gasteizko Mugimendu Feministari ere.
Azaroaren 6an Red Colectiva DisPutaren aurkezpena izan zen Txirbilenea Gaztetxean, Sestaon, lehenengoa Euskal Herrian. Sexu langile autogestionatu eta libertarioen kolektiboa da. Bertan proiekzioak, kabareta, Djak, janari beganoa, puti-rifa eta putikoktela egon ziren, besteak beste.
Euskal Herriko Neska* Gazteak sareak urriaren 9 eta 10ean ‘Mugimenduan gaude, lurrikara gara!’ Baterajotzea burutu zuen eta horren inguruan eta sarearen inguruan aritu gara gaurkoan.
Amorrua, nahiak, gatazkak, poza, kafea edo tila, bidaiatu, ekintzak, jaialdi transfeminista… musikaren bidez gurekin bidaiatu nahi?
Gure trebetasuna eta jakintza, baita entzuleena ere, jarri nahi izan dugu proban. Eta ondo pasatzeaz gain, asko ikasi dugu Tribial Feministan jolastuz!
Feminista ona? Txarra? Joku esperimental honekin gure beldur, lotsa eta beste gauza batzuei buruz aritu gara.