ERRAIETATIK vol. XII | Ez dute uzten maitatzen gauean

ERRAIETATIK vol. XII | Ez dute uzten maitatzen gauean


Duela 45 urte, 1972ko urtarrilaren 30an, ‘Bloody Sunday’ bezala ezagutzen ditugun gertakari latzak jazo ziren Derryn, Irlandako Iparraldean, britaniar indar armatuek 14 pertsona erahil zituztenean, eskubide zibilen aldeko manifestazio batean. Irlandako Iparraldeko historiaren hurrengo hamarkadak astindu zituen Igande Odoltsuak, izan ere, ehundaka gazte IRArekin bat egitea erabaki zuten, eta gatazka gogortu zen. Urtemuga triste honen historiara hurbiltzeko aukera izan dugu aste honetako ERRAIETATIK irratsaioan, ‘Bloody Sunday’-ko biktimei omenaldi xume bat eskainiz.

Honekin batera, maite dugun Irlandako Musika Errebeldea (Irish Rebel Music) ezagutzeko aukera izan dugu ere, hau da, bere hitzak irlandar errepublikanismoan oinarritzen duen musika herrikoia. Hauek dira entzun ahal izan ditugun kantuak, Irish Rebel Music-en baitan existitzen diren ehundaka kantuen hautaketa oso txiki eta pertsonal bat, besterik ez:

01 EIRE OG – Sunday, Bloody Sunday

02 THE WOLFE TONES – Sunday, Bloody Sunday

03 THE WOLFE TONES – Joe McDonell

04 BANDA BASSOTTI – Go On Home British Soldiers

05 CHRISTY MOORE – Viva la Quinta Brigada

06 CHRISTY MOORE – If They Come in the Morning (AKA No Time For Love)

BONUS TRACK | STIFF LITTLE FINGERS – Alternative Ulster

Eta, azkenik, nola ez, denbora gainean izanda, Irlandako historiara hurbiltzeko gomendatzen ditugun hainbat pelikula aipatu ditugu:

01 BLOODY SUNDAY (Paul Greengrass, 2002)

02 MICHAEL COLLINS (Neil Jordan, 1996)

03 EL VIENTO QUE AGITA LA CEBADA (Ken Loach, 2006)

04 EN EL NOMBRE DEL PADRE (Jim Sheridan, 1993)

05 EL NOMBRE DEL HIJO (Terry George, 1996)

06 HUNGER (Steve McQueen, 2008)

07 AGENDA OCULTA (Ken Loach, 1990)

 

Errekaleor Bizirik: «Kultura eredua eraldatu baino lehen birpentsatu behar dugu»

Errekaleor Bizirik: «Kultura eredua eraldatu baino lehen birpentsatu behar dugu»

Amaia eta Ibai etorri dira Hala Bediko estudioetara. Biak Errekaleorreko auzokideak dira eta biak Kultura lantaldearen kideak. Lehenik, ‘What is Revolution’ erakusketaren inguruan (Errekaleorreko Gaztetxean ikusgai egongo da otsaileko lehengo astebururarte) eta ‘FilmErreka’ dinamikaren (igandero pelikula bat ikusgai Errekaleorreko zineman) inguruan hitzegin dugu.

Aukera izan dugu beste gai mamitsu batzuk jorratzeko. Etorkizunerako planak kontatu dizkigute, ikusten dituzten egungo arazoak eta etorkizuneko erronkak. Kultura eredua birpentsatzeko eta aldatzeko beharraren inguruan hitzegin dugu. Aurrera doan proiektua da Errekaleor eta honekin batera kultura eredua eraldatzeko apustua egin dute ume basati hauek.

· ERRAIETATIK vol. XI | ‘Viva la Revolución’ ·

ERRAIETATIK vol. XI | ‘Viva la Revolución’

ERRAIETATIK vol. XI | ‘Viva la Revolución’

Erraietatikeko XI. programa honetan haimaka kontatzeko ditugula argi utzi dugu. Horrela, Ennio Morricone maisuaren bisita izan dugu. Dudarik gabe, munduan konpositore ezagunetarikoa da Morricone, batez ere zinemagintzan egindako lanarengatik. ‘Mainstream’ hitza erabili dugu ere bera definitzeko. Baina bere lan konpositibo paregabea Iraultzaren inguruan osatutako hainbat pelikuletan entzuteko aukera izan dugu. Horiek izango ditugu hizpide gaurkoan eta ‘Novecento’, ‘Operación Ogro’ eta hainbat pelikula desberdinen soinu-bandak errepasatuko ditugu.

Baina Ennio Morriconeren maisu-lanak entzun baino lehen, Amaia eta Ibai, Errekaleorreko auzokideak eta bertako Kultura lantaldearen kideak, izan ditugu gurean. Azken asteetan egindako lanaz (‘What is Revolution?’ erakusketa eta ‘FilmErreka’ dinamika) eta Errekaleorreko kultura proiektuaz hitzegin dugu.

· Amaia eta Ibai (Errekaleor): «Kultura eredua eraldatu baino lehen birpentsatu behar dugu» ·

¡Y que viva la Revolución!

ERRAIETATIK vol. X | Botere guztia herriarentzat

ERRAIETATIK vol. X | Botere guztia herriarentzat

Pantera Beltza Alderdiaren logoa

Aste honetan hamar programa bete ditugu eta ospakizun moduan gai berezi eta kitzikagarria jorratu dugu: Pantera Beltzak. Hortaz, X. programa honetan Beltzen Askapen Mugimenduaren abangoardia bihurtuko zen Pantera Beltza Alderdia izan dugu hizpide. Ezbairik gabe, 60. hamarkadako amaierako eta 70. hamarkadako hasierako AEBko ezkerreko erakunderik indartsuena. J. E. Hooverren (FBIko buruzagia) hitzetan ‘AEBko barne-mehatxu handiena’. Pantera Beltzen oinarriak, ibilbidea eta gainbehera ezagutuko ditugu. Guztia, garaiko soul eta R&B dantzagarriaren laguntzarekin.

Malcolm Xaren pentsamoldetik (batez ere beltzen autodefentsarako beharretik) eta Frantz FanonLurreko Kondenatuak’ (1961) liburutik eratorritako Alderdi honek bere gain hartu zituen feminismoaren eta sozialismoaren ideiak eta 10 puntuko programa ospetsuan laburbildu zuen bere ideologia eta helburuak. Bere ekimenen artean, garrantsitzuak izan ziren komunitate beltzaren ongizaterako programak (ospitaleak, jantokiak, eskolak, drogen menpekotasunaren kontrako zerbitzuetan,…). Indarra eta boterea lortu zuten denbora gutxian Pantera Beltzek.

Ohikoak ziren estrategia errepresiboen porrota zela eta, AEBko gobernuak COINTELPRO programa errepresiboa jarri zuen martxan Pantera Beltzekin amaitzeko. Hau baliatuz, FBIak erailketa selektiboak, kartzelaratzeak, infiltrazioak, muntai-polizialak eta ekintza legal eta ilegal desberdinak erabili zituen Pantera Beltza Alderdiaren kontra. Eta horrela galbidera eraman zituen.

Azkenik, Pantera Beltzen eta Beltzen Askapen Mugimenduaren inguruko hainbat film aipatu ditugu. Pelikula eta dokumental hauek aukera paregabea dira Pantera Beltzen munduan murgiltzeko.

Bobby Seale eta Huey P. Newton, Pantera Beltza Alderdiaren sortzaileak

ERRAIETATIK vol. IX | Erraietako matxinadaren taupadak

ERRAIETATIK vol. IX | Erraietako matxinadaren taupadak

Brixtoneko istiluak (1981)

Urte berriarekin batera bueltan da ERRAIETATIK, kontrakultura eta iraultzaren oihua Hala Bedi irratiko uhin askeetan. 2017ko lehen irratsaio honetan, bi matxinada ezagutzeko aukera izan dugu, eta horiekin batera, hauen soinu-bandak: alde batetik, 1981ean Brixton astindu zuen istilu olatua, Jamaikako doinuek girotuta; bestalde, 80-90. hamarkadetan Berlineko Harresiaren bi aldeetan zabaldu zen techno mugimendua.

 

1981ko apirilean istilu olatu batek Brixton auzoa astindu zuen, Londreseko hegoaldean. 30 egunetan zehar, 30 eraikin eta 100 auto baino gehiagok sua hartu zuten, tartean poliziaren 56 patruila. 300 polizia inguru zaurituak izan ziren, matxinatuen aldean soilik 45 zauritu egon ziren bitartean. Eztanda basati honen aurrean, prentsak eta agintariek errua langabeziari, gaizkileei eta biztanleri beltzaren bizimodu kaletarrari bota zioten berehala. Baina inork ez zuen lanposturik eskatu edo pankartarik atera. Eskatu zuten bakarra gasolina eta pospoloak izan ziren, Jamaikako doinuek kaleak mugiarazten zuten bitartean.

TRESOR | 1991. urtean technoaren inguruan Berlinen sortutako kluba, STASIarena izandako eraikin batean

‘Der Klang der Familie. Berlín, el techno y la caída del Muro’ (Felix Denk & Sven von Thülen – Alpha Decay)

Bestalde, Berlinera hurbildu gara, hiri iluna, grisa, zikina, kasi dekadentea, eta 80. hamarkadaren amaieran horrela zen ere. Hala ere, gaur egun gertatzen den moduan, eguzkia ezkutatzen zenean, eztanda egiten zuen hiriak eta bizitzaz, zirraraz, musikaz betetzen zen. Gau emankor horietan musika estilo, subkultura eta kontrakultura asko ugaldu egin ziren. Horien artean, garrantzitsuena, technoa eta rave kultura izan ziren. Garai horietan Alemania eta Berlin bera bi zatitan banatuta zegoen. Batetik Alemaniako Errepublika Demokratikoa, ekialdea, komunista. Bestetik, Alemaniako Errepublika Federala, mendebaldea, kapitalista. Eta noski, bai batean eta bestean, gerora technoan bildu behar ziren gazteak egoera sozial, sozioekonomiko eta kultural desberdinetan bizi ziren.


TRACKLIST

01 JIMMY CLIFF – Guns Of Brixton

02 JOHN HOLT – Reggae from the Ghetto

03 ROY RANKIN & RAYMOND NAPTALI – Brixton Incident

04 LINTON KWESI JOHNSON – The Great Insurrection

05 THE SPECIALS – Ghost Town

06 TANITH – Tresor May 1991 (sesioa)

07 3 PHASE feat. Dr MOTTE – Der Klang der Familie

08 IGOR UGOLNIKOV – Soviet National Anthem -rock- (1991)

ERRAIETATIK vol. VIII | Hilotzak garraxika etengabean

ERRAIETATIK vol. VIII | Hilotzak garraxika etengabean


Pasa den astean irratsaiorik ez izan eta gero, Erraietatik bueltatu egin da. Eusko Jaurlaritzaren jazarpenari aurre eginez, Erraietatik-eko ume basatiok adierazpen askatasunaren defentsan gure konpromisoa berretsi dugu eta uhinak astintzeari ekin diogu.

‘Pasaiako Badia’ dokumentaleko sortzaileetako bat, Yuri Agirre, izan dugu gurean eta aipatutako pelikularen inguruan hitz egin dugu. 1984. urtean espainar poliziak Jose Maria Izura ‘Pelu’, Pedro Maria Isart ‘Pelitxo’, Rafael Delas ‘Txapas’ eta Dionisio Aizpuru ‘Kurro’ tiroz hil zituen Pasaiako badian eta dokumentalak gertakarien hauek ditu hizpide. Dokumentala ekoizpen-fasean dago eta crowdfunding kanpaina martxan du finantziazioa lortzeko.

· Yuri Agirre: «Gerra zikinaz kontzientziatu gabe dagoen jendearengana heldu nahi dugu» ·

Elkarrizketa probestuz Komando Autonomo Antikapitalisten historia errepasatu dugu. 70. hamarkaden bigarren erdialdean agertu eta Euskal Herriko mugimendu autonomoaren espresioa armatua izan ziren KAA-k.

Azkenik, duela gutxi ume basatien aldra batek Berlinen dadaismoaren aurkitutako arrastroei forma eman eta kontra-artista hauek Berlinen egindako maltzurkeriak azaldu ditugu. Gerrako eta gerraosteko Alemanian, dadaistek kaosaren bitartez konpromezu anti-artistiko eta politikoa uztartu zuten.

Yuri Agirre: «Gerra zikinaz kontzientziatu gabe dagoen jendearengana heldu nahi dugu»

Yuri Agirre: «Gerra zikinaz kontzientziatu gabe dagoen jendearengana heldu nahi dugu»

‘Pasaiako Badia’ dokumentaleko sortzaileetako bat, Yuri Agirre, izan dugu gurean eta aipatutako pelikularen inguruan hitz egin dugu. 1984. urtean espainar poliziak Jose Maria Izura ‘Pelu’, Pedro Maria Isart ‘Pelitxo’, Rafael Delas ‘Txapas’ eta Dionisio Aizpuru ‘Kurro’ tiroz hil zituen Pasaiako badian. 32 urte pasa dira gertakari latz haietatik, baina oraindik kasuak argitu gabe jarraitzen du.

Oinatzak Produkzioakeko Yuri Agirre, Erik Aznal eta Xabier Otamendi ari dira dokumentala garatzen, eta grabazio lanetan On Produkzioakeko Iban Toledo kameralariaren, Olaia Sanchez soinu teknikaniaren eta Izeia Urdanpilleta makilatzailearen laguntza dute. Dokumentalak gertakariak hauek ditu hizpide.


· ERRAIETATIK vol. VIII | Hilotzak garraxika etengabean ·

ERRAIETATIK vol. VII | Nazien kontra, askatasunarekin dantzan

ERRAIETATIK vol. VII | Nazien kontra, askatasunarekin dantzan

swingfrentealnazi

‘Swing frente al Nazi. El Jazz como metáfora de la libertad’ (Mike Zwerin)

swingkids

‘Swing Kids’ (Thomas Carter, 1993)

Ume basation komando bat Berlinera bidean dago ta aste honetan Alemaniara begira jarri gara. Ba al zenekien swing-aren bitartez nazismoari aurre egin zion mugimendu bat egon zela? Joseph Goebbelsek zioen jazza «tximinoentzako oihaneko musika amerikar beltz-judutarra» zela, eta jazz musikaren jazarpen etengabearekin batera, 1941. urtean swing-a dantzatzea debekatu zuten. Bitartean, ‘Swingjugend’, ‘Swing Kids’, ‘Chicos Swing’ edo ‘Swingkumeak’, Gazte Hitlerianoekin bat egiteko aginduari uko egin eta askatasunarekin dantzatzen jarraitu zuten oztopo eta errepresio bortitzaren gainetik.

Es Pop Ediciones argitaletxeak berreditatutako ‘Swing frente al Nazi. El Jazz como metáfora de la libertad’ (Mike Zwerin, 1985) liburuaren eta ‘Swing Kids’ (Thomas Carter, 1993) filmearen laguntzarekin, faxismoaren kontrako mugimendu kontrakultural hau ezagutzeko aukera izan dugu, garaiko soinu-banda paregabearekin batera:

swingkids1

‘Swingkumeak’, askatasunaren dantzaren bitartez nazismoari aurre egin zioten ume basatiak

01. BENNY GOODMAN – Sing, sing, sing (Louis Prima)

02. STAND BRENDERS ORCHESTRA – Ja und Nein

03. DJANGO REINHARDT – Minor Swing

04. JOHNNY HESS – Je suis swing

05. HELMUT ZACHARIAS – I Got Rhythm

06. ALBERT AMMONS – Boogie Woogie Blues

07. ARNE HÜLPER – Wenn die Licther wieder scheinen

08. LESTER YOUNG – Tea For Two

09. DJ ELECTRO SWINGABLE – Renegade Swing

Goebbelsen hilobiaren gainean dantza egin dezagun!

entartetemusik

Jazza «endekatutako musika» gisa irudikatzen zuen propaganda nazia

ERRAIETATIK vol. VI | Erraldoiaren argipean loratutakoak

ERRAIETATIK vol. VI | Erraldoiaren argipean loratutakoak

15241325_1626907884270021_2110832959037913309_n


Fidel Castro hil da. Ume basati bat hil da. Erraietatik-eko kideok erraldoi honi gure omenaldi xumea eskeini nahi izan diogu eta horretarako Iraultza osteko kultura mundua aztertu dugu aste honetako programan. Iraultzak bortizki astindu zuen Kuba eta honekin batera bere kultura ere.

icaic20091Lehenik, Iraultzaren lehen urteetan ICAIC-en (Instituto Cubano de Arte e Industria Cinematográficos) sorrerari erreparatu diogu. Iraultzaileek laister konturatu ziren zinemaren garrantziarekin eta horregatik boterea eskuratu eta laister batean ICAIC sortu zuten. Hortik aurrera, zinemagintza kubatarra ibilbide oparoa izan zuen.

Azkenik, ‘Nueva Trova Cubana’ musika mugimendua izan dugu hizpide. ‘Nueva Trova’ 60. eta 70. hamarkadetan Latinoamerikako musika mugimendu berritzaile eta konprometituarekin bat egin zuen eta Kubako Iraultzaren eta mundu osoko prozesu iraultzaileen boza bihurtu egin zen.

silvio-rodriguez

Nagore Garcia: «Desde lo cotidiano a lo organizado, las mujeres resistimos dentro del punk»

Nagore Garcia: «Desde lo cotidiano a lo organizado, las mujeres resistimos dentro del punk»

nagore-garciaNagore Garcia elkarrizketatu dugu Erraietatik-eko bosgarren programan. Nagore Garcia feminista, psikologo soziala eta ‘Vertigo’ punk taldearen baxu-jolea da eta ‘Des/armando la escena: narrativas de género y punk’ tesia ondu zuen ‘Máster de Estudios de mujeres, género y ciudadanía’-rako lan bezala.

Bertan punk mugimenduaren barruan emakumearen papera aztertzen du. Punk-ean ere emakumeek zapalkuntza anitzak pairatzen dituzte. Honen aurrean, hala ere, emakume punkiek zapalkuntzei aurre egiten diete. Hau ere du aztergai Nagore Garcia-ren lanak.

· ERRAIETATIK vol. V | Ertzetatik gogoari eusten ·

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies