Alea FM 2018-06-19

Alea FM 2018-06-19

Pil-pilean atalean Judimendi auzoko jaien inguruan solastu gara jaien batzordeko kide Martin Erkiagarekin. Ondoren, Hilabetero atal zoroari ekin diogu. Jarraian, Hamaika Saltsa atalean, Euskaraldia egitasmoaren berri emango digu Geu elkarteko Oier Azkarragak. Iritzi atalean, Maddalen Agirre diseinatzaileak moda azkarraren inguruan hausnartzera gonbidatu gaitu. Eta amaitzeko, Euskararen Agendak jasotzen dituen hitzordu guztiak.

AleaFM 2018-06-13

AleaFM 2018-06-13

Pil-pilean atalean, Fem Tour Truck Nazioarteko Festibalaren bigarren edizioari buruz hitz egin dugu, Ruben Castillejorekin. Ondoren, Andaluziaraino joan gara, Sevillatik Manu Bendala etorri zaigulako Mundutarrak Araban atalera Gasteizen eta Euskal Herrian dituen bizipenei buruz solastera. Hamaika Saltsa atalean, berriz, Gorka Basterretxea izan dugu gurekin, Gasteizen ireki berri duen Talka arte galeriari buruzko xehetasunak emateko.

Aurkezleak: Iban Albizu eta Jon Cadierno

Alea FM 2018-06-04

Alea FM 2018-06-04

Oihaneder Euskararen Etxearen ekaineko egitarauari errepasoa eman diogu, bertako teknikari Iñaki Lazkanorekin. Era berean, UEUk antolatu duen Euskara Batuaren helduaroa jardunaldiaz mintzatu gara Xabier Isasirekin. Ondoren, Kanpezura egin dugu salto, bertan Edorta Lamo sukaldari arabarrak abian jarriko duen Arrea! proiektu gastronomikoa oinarritik ezagutzeko. Edu Zelaietaren iritzia entzun eta gero, Arabako euskarazko hitzordu guztiak, Euskararen Agendan.

Aurkezleak: Naiara Perea eta Saioa Fdz. de Aranguiz

Alea FM 2018-05-29

Alea FM 2018-05-29

Pil-Pilean atalean, Gasteizko bizikletaren 17. astearen barruan eskainitako Emakume bat bizikletarekin mundua biziz izeneko hitzaldiaren protagonistarekin solastu gara, Yolanda Muñozekin. Ostean Idoia Ruiz de Apodacarekin hitz egin dugu. Bera izan da Estibaliz egunean ospatzen den aurresku txapelketaren aurtengo irabazlea.Hamaika saltsa atalean, larunbatean Errekaleorren ospatuko den 17. Alboka topaketaz aritu gara. Iritzi atalean Aintzane Urrutiaren hitzak izan ditugu entzungai eta azkenik, Euskararen Agenda.

Aurkezleak: Ane Pedruzo eta Jon Ander Santos.

 

Pil-pilean atalean, LGTBIfobia izan dugu hizpide; horretarako, Lumagorri elkarteko eta Transbollomarika sareko kide Amets Martinez de Heredita eta Miaukatuz Kirol Kluba boleibol taldeko kideak izan dira gurekin. Ondoren, Arabako ALEAko kazetari Itsaso Estarronak komunikabideak abian jarri duen harpidetza kanpaina azaldu digu. Horrez gain, Tara talde gasteiztarraren bi kide izan dira estudioan, atera berri duten diskoaz mintzatzeko. Azkenik, euskarazko hitzorduen errepasoa egin dugu Euskararen Agendan.

Aurkezleak: Jon Cadierno eta Saioa Fernandez de Aranguiz

Alea FM 2018-05-15

Alea FM 2018-05-15

Pil-pilean atalean, igandean Dazz tabernan egingo den kafe filosofikoaren inguruan aritu gara, jarduera antolatu duen Agora filosofia elkarteko Itsaso Azkarragarekin.  Jarraian, Hamaika saltsa atalean, Elkarrekin-Together dokumentalaren berri izango dugu, zehazki, maiatzaren 23an Oihaneder Euskararen Etxean ikusgai izango dena. Horretarako, Anjel Oiarbiderekin solas egin dugu. Ondoren, iritzi atalean Edurne Begiristainen hitzak entzuteko aukera izan dugu. Amaitzeko, Euskararen Agendak jasotzen dituen hitzorduen berri emango dizuegu.

Aurkezleak: Marta Ugarte eta Saioa Fdz. de Aranguiz

Oihaneder Euskararen Etxeko teknikari Iñaki Lazkano maiatzeko egutegiaren berri eman digu. Horrez gain, hil honetan hitzaldia eskainiko duen Gorka Lazkanok Errementari pelikulaz eta bertan erabiltzen duten Arabako euskaraz hitz egin du. Pip-pilean atalean, Diego Rada EHUko Farmazia fakultateko ikertzaile izan da gurean, haragi gorria eta minbiziaren arteko loturaz mintzatzeko. Ondoren, Madrilera egin dugu salto, bertan bizi den Oihana Nieto arabarra gertutik ezagutzeko  Azkenik, Euskararen agendak dakarkigunari errepasotxo bat eman diogu.

Aurkezleak: Naiara Perea eta Saioa Fdz. de Aranguiz

AleaFM 2018-04-24

AleaFM 2018-04-24

Gasteizko Gaztetxearen 30.urteurrena eta Ozetan ospatuko den Harrikada festibala izan ditugu hizpide aste honetako irratsaioan. Era berean, 26 urtez Olentzero izan den Iñaki Lasa izan dugu gurean. Erretiroa hartu eta aurreko astean Gasteizko Udalak omendu zuen. Horrez gain, Hilabetero atal zoroaz gozatzeko aukera izan dugu. Euskararen Agendaren errepasoarekin amaitu dugu irratsaioa.

Aurkezleak: Marta Ugarte, Iñigo Larramendi eta Eider Villa.

Alea FM 2018-04-17

Alea FM 2018-04-17

Pil-Pilean atalean, ikastetxeetako jolastokien inguruan aritu gara. Izan ere, Errekabarriko guraso elkarteak jolastokien ereduari buruzko eztabaida sustatu nahi du, eta horretarako, maiatzaren 19an jardunaldi bat antolatu du. Ondoren, asteburuan egingo den Zurrunbilo euskal arte eszeniko garaikideen jaialdiari buruz aritu gara, eta Hamaika Saltsa atalean Gaizki moldatzen dira ikuskizunaren aitzakian Iñigo Astiz kazetariarekin hitz egiteko parada izan dugu. Amaitzeko, Irati Iciarren iritzia eta Euskararen Agenda.

 

 

 

AleaFM 2018-04-10

AleaFM 2018-04-10

Hilaren hasiera denez, Oihaneder Euskararen Etxearen egitarauari errepasoa emango diogu, eta datorren ostiralean bertan Ane Gebara ipuin-kontalariak aurkeztuko duen Harriek kontatu didate proiektua ezagutuko dugu.

Pil-pilean atalean, Kurdistanera joango gara, eta orain dela gutxi bertako Newroz jaialdian izan den Igarki Robles Euskal Herriko delegazioaren kidearekin hitz egingo dugu. Ondoren, Mexikora egingo dugu salto, eta bertan bizi den Maddalen Gil gasteiztarra ezagutuko dugu. Amaitzeko, Euskararen Agenda.

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies