A desalambrar : M-16 Klase borrokaz, zaharretik berrira!
Liburu batekin hasiko gara gaurkoan. Ipesek 2019 argitaratutako ‘Euskal Langile Andreak, antzinako erregimenetik kapitalismora’ hain zuzen. Beroni merezi duen errepasoa emateko, Oiane Valero Belasko, egilea bera. izango dugu solaskide.
Jarraian, abestiaren erradiografian, Riot Propaganda taldearen ‘El miedo va a cambiar de bando’, etsaia zein den argi seinalatzen duen abesti zorrotza, dakarkigu Iñakik.
Ondoren, Askapenak berriki aurkeztu dituen jardunaldiei buruz mintzatuko gara Izaskun Goienetxearekin. “Bizi elkartasun internazionalista” lelopean, ekainaren 11-13 bitarte Hernanin zehaztutako zitaren arrazoi eta beharrak argitzea dugu asmoa.
Gaurko kolaborazioan beste liburu bati jarriko gara so, eta horretarako Paulo Iztueta eta Jokin Apalategik 1974an argitaratu zuten ‘Marxisma eta nazional arazoa Euskal Herrian’ izenburua daramanaren aurkezpen bat baino zerbait gehiago eskeiniko digu Xabik.
Bukatzeko gaurko Hitzak tartetxoan, 1883ko martxoaren 17an Engels berak Marxen hilobi aurrean botatako miresmen eta maitasunez jositako mintzaldia izango duzue entzungai.
