Jaietarako musika
Duela gutxi Izaki Gardenak Zumaiako jaietan izan ginen jotzen. Larunbat batean, karpan, Anarirekin batera. Gauez. Ez dizuet gezurrik esango, poztu eta harritu ginen bi taldeon kontzertua programatzea erabaki zutelako, festa giroan, larunbatez. Pentsarazi zidan twitter mezu bat jaso genuen horren harira. Txiolariak gutxi gorabehera esaten zuen bi taldeon oso zalea zela, baina harraro egiten zitzaiola gu testuinguru horretan ikustea, eta zorte ona opa zigula, desio zuela jendeak musika errespetatzea eta kasu egitea, baina juerga giroan…
Jakina, gurea eta Anarirena ez baitira jaietarako musika, oso barneratua dugu hori. Barneratua dugun bezala zein diren txosna girorako doinu eta erritmo egokiak, ezta? Diodan bezala, jasotako txio horrek pentsarazi egin zidan, ez ote ditugun bilakatu gure jai eredu alternatiboak, hain justu apurtzaile eta berritzaile behar luketenak, uste baino kontserbadoreago.
Bide batez, kontzertuak oso ondo joan ziren. Baita arrakasta ikuspegi tradizionaletik begiratuta ere. Hau da, karpa bete egin zen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!