Zuria Beltzez: ZURIA BELTZEZ – 292 – iluntasunaren epeltasuna
Azkenaldian pozik gaude eta gure irratsaioa osasuntsu dago. Espero dugu aparatuaz bestalde zaudetenok ere gozatzen egotea. Hemen uzten dizuegu gure azkenengo artefaktua. Honetan, gure ohitura den moduan, arraroak bezain bereziak diren kantak jarri ditugu. Aldarrikatu beharreko soinuak daudela uste dugunez, merezi duena berreskuratzen disfrutatzen dugu . Gaur, funk instrumentala, blues primitiboa, R&B potentea, garage fina, bubblegum pop itsaskorra, rock psikodelikoa, beat argitsua, bossa nova parrandazalea, latin-jazz umoretsua, eta azkenik, rocksteady zoragarria. Abesti sorta anitza eta (gure aburuz) dastagarria! Ikasi, berdefinitu, igorri!
0- The Fire Eaters – Move over 1- Blind Willie McTell & Curley Weaver – You Was Born To Die 2- Dolly Lyon – Palm of Your Hand 3- Freddy King – What about love 4- Beau Allen – Georgia ground 5- Daddy Lindberg – Wade In The Shade 6- Tangerine Peel – Play me a sad song and I’ll dance 7- The Searchers – Umbrella man 8- Arrival – Out of desperation 9- Los Pekenikes – Cerca de las estrellas 10- Celso Murilo & Conjunto Drink – Deixa a nega gingar 11- Ray Barretto y su Charanga Moderna – El Watusi 12-Slim Smith – Born to love 13- Los Granadians de Espacio Exterior – Déjame intentarlo
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!