Indignitatea
Konfuziok ikasleak bildu zituen, eta esan: “Badatoz, badatoz. Gero eta gehiago”, larritzen ziren erresumako usainak. Zetozenak tulipan beltzak ziren. Talde bat, sorta eginda. Urrun sortuak, erresuman sartuak. Saretuta, amaraunean harrapatuta. Leku guztietan eta guztietatik apartatuta. Apar eginda. Apatridak patria guztietan. “a ber ia zortea dugun erresuma honetan”, larritzen ziren tulipan beltzak.
Larri zebiltzan, erresumako larretan, aspaldi larregituta, belaunaldiz belaunaldi lar emanetara kondenatuak, lurreko kondenatuak, lurrera kondenatuak. Leku guztietan lurrun eta leku guztietatik lurrin.
Lur gaineko izan, eta lurpeko bihurtu, Bi malkotan urtu, bi tanta: bata, itxaropenarena, “itxaron hor, kalean”, “itxaron hor, aterpean”, “itxaron hor,…”; bestea, Salvadorren kantarena, “ez egon hor”, tantanaren erritmo atabikoan.
Itxaropena urtuta, lehertuta eta lehortuta. Ez egon hor, lehor, zimel, ihar… Bihar.
“Badatoz, etor”, larritzen ziren erresumako usainak. “Utikan”, “Ospa hemendik”, “Alde”, “Perrots”, asaldatzen ziren kolonia berriak, kolonoak izandakoak belaunaldiz belaunaldi. Kolono klonikoak.
“Lapurrak dira, trafikanteak, prostitutak…”, gaizkiesakatzen zuten, maitekor, jator, abegikor… ez egon hor! Maliziarik gabe gaizkiesakatzen zuten, leopoldoren bonhomiaz.
Eta tulipan beltzak kategarriak zirenez, katean lotu zituzten berriro, kate luzeko historian, jazarpenari jazarpen, beste katebegi bat lotzeko, esklabutza berriaren itsasontzietan kolonia pototan itotzeko usain beltzak.
Nork izan nahi du tulipan beltza?, galdetu zuen Konfuziok.
“Nik ez, nik ez”, esan zuten lore indigena guztiek.
Kolonialismoaren ikasgaia: indigena kolonoa bihurtu.
Horra hor, INDIGNITATEA.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
