Zaharrak Berri: II. saioa – etsai historikoen rankina eta Lezo Urreizitetaren istoria
Gure bigarren programa, historiako etsai handienen rankinekaz, portada polemikoekaz eta kontrabandisten historiekaz.
Arratsaldeon entzuleoook!!!
Hemen dator gure bigarren programa. Hasteko, programa guztietan bezala gaurko egunean eta aste honetan emandako efemeride pare batzuk komentatuko doguz: azaroaren 11an goizeko 11etan eman diren efemeride borobilak, (Bilboko metroaren inauguraziotik I. Mundu Gerraren bukaerara arte), espero ez genduzan azaroaren 11an jaiotako Nobel saridun pare batzuk…
Aste honetan, rankineko atalean etsaitasunari buruz hitz egingo dugu, historian emandako etsai esanguratsuenak aipatuz: Quevedo VS Gongora, Oteiza VS Chillida, Bermeoren kasua, EAJ VS EA, Nanni VS Ea Nasir…
Baita ere aipatuko dugu azken asteotan emandako polemika esanguratsuena historiarekin lotuta: Desperta Ferroko editorialak merkatutik atera duen Vascoien inguruko portadari buruz… Adimen artifiziala erabili da? Noraino heldu daiteke inspirazioa gaur egungo kultura herrikoiean iraganeko ekoizpenak egiteko momentuan? Nahigabe egin da, edo maltzurkeri/vacileo bat egon da? Ondo dago editorialak hartutako erabakia?
Eta bukatzeko La Txama talde nafarraren “Guadalupe” abestia entzungo dugu, Lezo Urreiztieta Rekalderen historia kontatzen deuskun kanta. Abertzalea, kontrabandista, politikaria, itsasgizona, pirata, gudaria… gehienok ezagutzen ez gendun euskal figura zoro honen istoriari buruz hitz egingo dogu.
Gai guzti hauek eta beste antzeko kontu asko aste honetako programan!!!!
Programan interesa badekozue jarraitu gure instagrameko kontuan @zaharrakberri.ir informazio gehiago jasotzeko!

Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
[:es]¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
[:]
