Tarteka: TARTEKA [3 x 04] Argiñe Ceballos
Argiñe Ceballos "Uretan, dantza distiretan urtzen da" (2025)
Argiñe Ceballos Gelozaga (Ugao-Miraballes, 1999) Artean graduatu zen eta Arte Ederretan ikasketak egin ostean Ikerketa eta Arte Sorkuntzako (UPV/EHU) masterra ikasi zuen. Okela, Gau Irekia (2022), Bizkaia Aretoa (2023), BilboArte, URIBITARTE40 Aretoa (2023) eta abar ekimenetan parte hartu izan du.
Josi, moztu, luzatu, loturu, jolastu du objetu desberdinak harremanetan jarriz. Prozesuetan arakatu du, irudi anbiguoak lortu, fantasiara gerturatu, anbiguotasunera eraman… Argazkigintzan, eskulturan, instalazioan eta ekintzen erregistroan lan egiten du. Uretan, dantza distiretan urtzen da erakusketa BilbaoArten 2023-24an lagapen estudioko bekaren kontestuan sortu eta ondoren Otxarkoaga Opengela esparruan, egindako azken ekoizpenak aurkeztu ditu. Argazkiek, oihalek, eskulturek eta instalazio-bideoek osatzen dute URIBITARTE40 Aretorako berariaz sortutako proiektua.
“Niretzako prozesua oso garrantzitsua da, baita beste pertsona batzuekin lan egitea. Nire lana, nirea den arren, atzean beste gorputz batzuk ditu. Azkenean hori guztia kolektiboa da, eta prozesuan gertatzen diren gauzak oso garrantzitsuak izaten dira.”
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
