A desalambrar: O-06 Memoria etorkizunerako arma
30 urte pasa dira Montevideon gose greba baten ondorioz hospilatean ziren euskal presoen alde burutatuko mobilizazioetan bi gazte tiroz erahil zituela poliziak. Hospitale haren izena hartu eta ordutik El Filtroko gertakariak bezala ezagutzen dugu elkartasun internazionalistaren adibide duin eta krudela. Urteurrena aitzaki gertakari haietara gerturatzen gaituen dokumentala estreinatu berri dute eta honen inguruan sakontzeko iaz Askapenarekin Uruguayn brigadista izan zen Aitor Juaristirekin mintzatuko gara. Uruguayn geratuko gara abestiaren erradiografian gaur Daniel Vigliettik 1971an idatzi ta abestutako kantuan. Neska gazte tupamaro baten atxilotzearen notiziarekin etorri zaitzaion abesti osoa burura kantautoreari, 'Muchacha' jarri zion izena. Ta emakume borrokalarietaz ari garela osteko kolaborazioan Leila Khaled palestinarraren izena eta bereziki izana dakarkigu Itsaso Lekuonak gogora. Gure miresmen osoa Palestinar erresistentzian atzo gaur eta beti izan diren borrokalari guztiei. Sionismoari sua!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!