Hala Bedi > Podcasts > Sozialak > uhintifada > Mazzed Khalilia: «Txikitan, Jeninen, ikusi nuen nola soldadu batek gure ama bere M16 fusilaz kolpatu eta saihetsak apurtu zizkion. Egoera horretan hazi dira pasa den astean Jerusalemen erresistentzia ekintzak burutu zituzten gazteak»
Uhintifada: Mazzed Khalilia: «Txikitan, Jeninen, ikusi nuen nola soldadu batek gure ama bere M16 fusilaz kolpatu eta saihetsak apurtu zizkion. Egoera horretan hazi dira pasa den astean Jerusalemen erresistentzia ekintzak burutu zituzten gazteak»
5 otsaila, 2023UhintifadaIruzkinak desaktibatuta daude Mazzed Khalilia: «Txikitan, Jeninen, ikusi nuen nola soldadu batek gure ama bere M16 fusilaz kolpatu eta saihetsak apurtu zizkion. Egoera horretan hazi dira pasa den astean Jerusalemen erresistentzia ekintzak burutu zituzten gazteak» sarreran
UHINTIFADA 448. Iragan urtarrilaren 26an Israelgo armadak sarraski odoltsua burutu zuen, beste behin ere, Jeningo errefuxiatuen kanpamenduan. Erasoan 11 lagun erail eta hogeitik gora zauritu zituzten. Triskantak erresistentzia ekintza isolatu kate bat eragin du Zisjordanian eta Jerusalemen, eta okupazio indarrek bortizki erantzun dituzte palestinarren oldarraldiak. Bestetik, Israelgo eskuin muturreko gobernuak lege erreforma berriak iragarri ditu, bertako populazio palestinarraren askatasuna areago murrizteko, besteak beste, zigor kolektiboak proposatu dituzte erresistentzia ekintzetan parte hartu duten ekintzaileen senitarteko eta ingurukoen kontra, eta kolonoen artean armen erabilera liberalizatzea ere ebatzi dute. Zisjordaniako, eta bereziki Jeningo, testuinguru historikoa eta gaur egungo egoera aztertzeko Mazzed Khalilia izan dugu gonbidatuta gure mikrofonootan. Khalilia Kataluniako palestinarren komunitateko kidea da eta Jeninen du sorterria.
Iragan urtarrilaren 26an Israelgo armadak sarraski odoltsua burutu zuen, beste behin ere, Jeningo errefuxiatuen kanpamenduan. Erasoan 11 lagun erail eta hogeitik gora zauritu zituzten. Triskantak erresistentzia ekintza isolatu kate bat eragin du Zisjordanian eta Jerusalemen, eta okupazio indarrek bortizki erantzun dituzte palestinarren oldarraldiak. Bestetik, Israelgo eskuin muturreko gobernuak lege erreforma berriak iragarri ditu, bertako populazio palestinarraren askatasuna areago murrizteko, besteak beste, zigor kolektiboak proposatu dituzte erresistentzia ekintzetan parte hartu duten ekintzaileen senitarteko eta ingurukoen kontra, eta kolonoen artean armen erabilera liberalizatzea ere ebatzi dute. Zisjordaniako, eta bereziki Jeningo, testuinguru historikoa eta gaur egungo egoera aztertzeko Mazzed Khalilia izan dugu gonbidatuta gure mikrofonootan. Khalilia Kataluniako palestinarren komunitateko kidea da eta Jeninen du sorterria.
Bere jardunean Khaliliak azaldu digu urtarrilaren 26ko sarraskiaren abiapuntua izan zela armadaren inkursio bat errefuxiatuen kanpamenduan erresistentziako ekintzaile batzuk akatzeko, baina azkenean 11 lagun erail eta hamarnaka zauritu zituztela kilometro kuadro bateko auzune batean. Kontatu digu Jeninek erresistentzia historia luzea daukala. Era berean, kontatu digu berak zazpi urte zituela ikusi zuela nola soldadu batek M16 fusilaz bere ama kolpatu eta saihetsak apurtu zizkion, bere begien aurrean, eta nola horrelako gertaerek bertako populazio palestinarraren bizitzak markatu dituzten. Komentatu du aurreko intifadak ezagutu ez dituzten belaunaldi berrietako gazteak fakzio politiko tradizionaletatik aparte auto-antolatzen ari direla, eta horrek beldur handia ematen diola indar okupatzaileari, egoerak bere kontroletik ihes egiten diolako. Azaldu du azken egun hauetan Jerusalemen izan diren erresistentzia ekintzak Israelgo errepresioaren menpe hazi diren gazteek burutu dituztela; eta gazte horiek, halaber, errepresio historia luzeak markatutako familietan jaio direla. Salatu du Israelgo administrazioak planteatzen dituen lege erreformak, besteak beste, palestinarren aurkako zigor kolektiboak, neurri desesperatuak direla, izan ere, Israelek egoeraren kontrola galdu du, baina bestetik ez dira kontu berria, palestinarrek hamarkadak baitaramatzate zigor kolektiboak pairatzen, hala nola Nakban milioi bat lagun inguru erbestera bultzatu zituztenekoa.
Azkenik, azpimarratu du Israelgo interesen aurkako boikota bultzatzearen garrantzia, eta Palestinako egoeraz komunikabide alternatiboen bidez informatzearena. Azaldu du, halaber, zentzu horretan, Bartzelonan kanpainia bat bultzatzen ari direla, hango udalak Tel Avivekoarekin dituen senidetza harreman instituzionalak eteteko.
Uhintifada: Mazzed Khalilia: «Txikitan, Jeninen, ikusi nuen nola soldadu batek gure ama bere M16 fusilaz kolpatu eta saihetsak apurtu zizkion. Egoera horretan hazi dira pasa den astean Jerusalemen erresistentzia ekintzak burutu zituzten gazteak»
??:??:??
5 13
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatuIrakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.