2Matx: DESIRA
Gaurkoan gure nerabezaroko bizipen eta esperientziak ekarri ditugu desiraren inguruan hitz egiteko, garai hartako crush-en anekdotaz aritu gara desiraren erdigunean zer gorputz dauden hausnartzeko. Eta… txorpretxa! Lodiok desira horretan sartzen ez ginela/garela argi geratu da. Gure adoleszentzia eta sexualitatea lapurtu digute eta plazera aldarrikatzera gatoz!
Irratsaioan @Nadiehablaradenosotras aipatzen dugu, haiek ere desiraren inguruan egin duten podcasta gomendatzen dizuegu (ivox edo Spotify-n entzungai). Artikulu hau ere aipatzen dugu: https://hysteria.mx/elogio-de-la-carne/.
Horrez gain, bombazo batzuk ditugu. Alde batetik, poz-pozik gaude LOGOA estrenatzen dugulako… Eskerrik asko @ene_bada, gure esentzia ilustratzeagatik! Bestetik, asteburuan visita izan dugu Zarautzetik, eta hurrengo saioan @patiyukoatzuak gurean izango ditugu Arraio irratitik, yujuuuuuuuuuu!!!
Bueno, ikusiko duzuenez gure doritoa faltan bota genuen grabaketan eta ikasten ari gara… Igo ondo bolumena jiji. Motz geratu zitzaigun solasaldia, beraz, jarraituko dugu desiraren kontuarekin!!
eu]
Argazkia Sugar McD (@shooglet instagramen) artistarena da.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!